Ordizia (Gipuzkoa)

Lokomotore, autobus eta bagoiak egiten

Lokomotore, autobus eta bagoiak egiten Caf-en lokomotoretan, lantegietako makinak konpontzen etab. aritu zen. Autobus eta tren bagoiak egiten zituzten kanpora saltzeko. Lokomotora ezberdinak aipatzen ditu. Soldadutzatik bueltatu zenean krisi garaia tokatu eta lantegia utzi zuenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Caf-en lokomotoretan, lantegietako makinak konpontzen etab. aritu zen. Autobus eta tren bagoiak egiten zituzten kanpora saltzeko. Lokomotora ezberdinak aipatzen ditu. Soldadutzatik bueltatu zenean krisi garaia tokatu eta lantegia utzi zuenekoa kontatzen du.

Transkripzioa

- CAFen zer lan egiten zenuen?
- Bueno ba, ni aittu nitzen lantegi askotan. Lehenbizi jardun nitzen, aittu nitzen lokomotoratan, lokomotora haundi horitan. Gero ibilli giñen ba tailler batzutan ere baita, makinak zeren ba porejenplo hogeita hamar makina ibiltzen zien danak motor batekin, ordun jartzen zan Jesukriston motor haundi bat eta danak zeuken trasmisio batzuk eta ordun hotsa izaten zan baiño-baiño izugarrie. Eta ibilli giñen han bolada baten makina horik zeatzen, apartatzen. Oseake ordun bakoitzei bere motorra jarri ta bere adaptazio bat. Ordun gertatzen zana zan aberin bat baldin bazeon hogeita hamar makinak geldik gelditzen zien. [...]. Urtebeten bat. Eta gero hura bukatu zanen berriz’e ba taillerren aitu [...] ta aitzen giñen ba danetio, ni aitzen nitzen autobusek ein giñuzen bolara baten, bagoiak eitten zien baiño ni bagoietan enintzen behiñ’e ibilli. Gero eitten giñutzen beste tren batzuk, esate baterako jendea juten dan bagoietakok. Holakoetan ibilli nitzen.
- Autobusak ere egiten zenituzten?
- Bai, egin giñuzten, bi pisuko autobusak.
- Eta kanporako egiten zenituzten?
- Inglaterraako. Ein giñutzen, ez zan sail haundie, ez dakit ba nik, ehun da berrogeita hamar hola ein zien, han ibilli nitzen. Eta gero ba bat bukatzen zenunen lana eskatzen zenun eta bialtzen ziñusten ba beste leku batea beste bat eittea-ta. Azkenen bukatu nun ere baita lokomorak eiten. Haseran genduzkenak zien suizok, Brown Boveri zan markea, eta azkena bukatu nuenak zien frantsesak, Batignolles-Châtillon. Bai, han neuken kuadrillea, ia ofiziala nitzen, "de segunda", eta, osea, ordun neon ba nazkauta. Neon nazkauta zeatio ni soldauskatik etorri nitzenen sortu zan Aristraingo fabrikea eta hortik ni etorri nitzenen ba gazte gehienak alde ein zuen. Nola gutxi irabazten zan. Eta ordun geittu nintzen da halako ta halako? Ta alde ein zien, alde ein zien, jun dittuk bata batea eta bestea bestea eta hola. Eta klaro, nik ordun ba, geldittu zan jende zaharra gehiena eta ordun ba gaztek ez giñen asko eta ni jarri nittuen, kuadrilla bat ekarri zien danak zaharrak eta ez zekien ezerre. Analfabetok zien, lanik ez zien eitten, ez zekien. Ta garai hartan ba zer zan? Ba ordun bazeon hor maixu bat zana berezie oso, Unanue, eta harek influentzie haundie zeuken, eta orduan ba nik ez dakit oparin batzuk ematen zien edo zer, baiño jendea sartzen zon edozein, bere gustokoa baldin bazan. “Eta hi, honek ez zekik ezer eiten”. “Ez zeok ba besteik, ez zeok ba besteik”. Eta azkenen nazkau nitzen zeatio jende horrek urte asko zeamazkin lanen eta nik neuzken alde ein nunen hamalau launekin, ni nitzen arduradun, ni nitzen “jefe de grupo” [...], eta ordun ba esan nien alde ein behar nula ta. Ordun gaiñea krisis bat zan, hori zan "el año sesenta y uno". Nik hogeita zortzi urte neuzken, eta krisis bat zeon lanana gaiñea, e, eta jendei dirue ematen zien jutegatio, hogeita bost milla pezta. Eta ordun nik esan nion ba, nere maixue zanai esan nion. “Bueno hi, Jose Kruz -Altuna-, bueno, hau pentsau det eta alde ein behar diat”. “Nora hoa? Eta halako... “Jo!, Ez nak izurrau hi, la hostia”; hola hasi zaten eta. Gero eon nitzen Gillermokin. Etorri zien berriz’e bi maixu eta esan zien: “Jo, hi, eske hikin pixkat hau ta hau eon gaittuk eta lasai egon hai, oain eingo dizkiau guk igotzeko bidek eta abar eta”. Esan nion: “Oain arte denpora euki dezue eta ikusi nazue, eta zuek badakizue nola ibili naizen”. Eta bueno, “etxoin zak ba, egongo gaittuk jefekin”. Etorri zan injeniero bat eta jefe taillerra zana, Arana, ta haiek etaa zizkidaten zea batzuk, “sabes desarrollar esto, tal, tal?” “Eso desarrollar? Eso ya, llevo ya catorce años, eso ya hace... tantos años”. “Qué quieres, explícame” “Pues esto es esto y esto, esto es la sección vertical, esto es un trazado de tal y lo otro, esto es la capota...”. “Bueno-bueno, no te vayas, e, espera un poco”, esan zian, eta “no, ya estoy decidido y lo que hasta ahora no habeis hecho ya no vais a hacer”. Eta alde ein nun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia