Giro kulturala Eibarren; tertuliak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tertuliak, giro kulturala, lehenagoko zaharren espiritua... galdu egin da. Juan San Martini asko kosta zaio alderdi politiko desberdinekiko independentzia lortzea. Demokrazia; komunismoa; etab. Filosofia politikoa.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: AB-083/010
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Giroa, beraz –hori azpimarratu nahi nuke–, giroa erabat bestelakoa zela. Eta zuk aipatzen zenuen oraintxe puntuan, azpimarratzen zenuen, azpimarratu, gainera, Batzokian bezala "Casa del Pueblo"n bibliotekak…
– Bibliotekak, irakurri, jente formaua. Eta kulturako gauzak tratatzen zituen, ba, historia dala, bestia dala… Ta hori galdu egin da. Oin danak taberna bihurtu dira. Neri ez zait emoten gogorik iñungo zentro politikotan sartzea, hain zuzen horregaitik: taberna besterik ez dago. Konbersaziño tontua, fooballa, diskutitzen eta politika ere modu txarrian; politika ere beste bandokua etsaia balitz bezala… Oindiok frankismoko tarak ditugu. Independientia izatia neri kosta zait. Gauza bategaitik: nere independenziaren barruan nik baditut nere ideak eta sinpatia gehiago edo gutxiago bestiari. Eta batan ona eta bestian ona, nahi ta etsaiak euren artian izan, bakoitzak dituan alderdi onak ikusten ditut. Nere espiritua konstruktibista izan da. Gauzak egin eta aurrera bota, hobetzeko. Ikusten ditut holan konpondu eziñak eta ez bazagoz batakin edo bestiakin sospetxa dute arrarua. Eta neri… Telebistara juan eta alkarrizketa egin bihar gendun. Eta batek, bera alderdi batekua zen, eta ez dakit zer ikastolei buruz; eta esaten zidan bera ez zeguala publikuaren alde. Eta: “Bueno, publikua, gurasuak nahi dutenak, ondo dago”. Euskera toki guztietan sartu bihar da: publikuan eta pribauan. Pribauan nahi duanak jarraitzia dauka eta hortan ibili giñen preparatzeko elkarrizketa. Eta han esan zidan: “Klaro, zuk holan pentsatzen duzu Euskadiko Ezkerrakua zera eta”. Eta esan nion: “Bien, hombre! Ni Euskadiko Ezkerrakua eta neu oraindik jakin gabe?”. Hortik ikusten da: nahi zaituzte kokatu nungua zaran edo zer zaran. Neri nazka ematen dit, ze frankismoan be hori egiten ziguten. Eta nik esaten dizut: komunista [ete naizen...]. Eta nik zenbat aldiz esan dioten askori: “Esan duzue neregaitik? Komunismuak etsairik badauka, ni naiz bat”. Nik diktadurarik iñoiz ez dot onartuko, demokrata naiz. Demokraziak bere defektuak izango ditu? A! Baiña bere zigorrak ere bai! Ze gaizki portatzen danak hurrenguan elekziñuak galduko ditu eta ondo portatu biharko da. Eta gero doktrinak: bakoitzak ematen duan, ba, zer eskeintzen du? Bueno, ba hortik jokatu bihar dala. Baiña hori galdu egin da. Ez dago, neretzat, lehengo zaharren espiritua, zelan ikusten zuten haiek politika kontua.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!