Arraindegi kalea: okindegiak; bainuetxea
Eibarko kultur ondarea
Hizlaria(k):
Larrañaga Argarate, Esteban Justo
Arraindegi kalea, txikia izan arren hiru okindegi zeuzkan: Benitonekoa, Birjiñapekoa (Roman Larrañaga) eta beraiena, "Simonanekua". Arraindegi kalean bainuetxea ere zegoen eta orduan etxeetan dutxarik ez zegoenez, jendea lanetik irtendakoan bainuetxera joaten zen. Arraindegi kaleko etxeetan jarri zen lehenengo dutxa, Justoren etxekoa izan zen eta senideak eta bizilagunak bertara joaten ziren dutxatzera.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): ...eta kitto! Euskara Elkartea - Kontxa Laspiur - Mireia Ugarteburu
- Data: 1990(e)ko apirilaren 04a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: AB-027/005
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Lanbideak » Negozioak, dendak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!