Berriatua (Bizkaia)

Semearen dendan harakin lanak ikasten

Semearen dendan harakin lanak ikasten 48 urte zituen karneta atera zuenean eta aurretik bizikleta ere izan zuen. Semearen aipamena egiten du; Ondarroan denda bat ireki zuen eta Damiana harakin lanak ikastera joaten zen bertara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
48 urte zituen karneta atera zuenean eta aurretik bizikleta ere izan zuen. Semearen aipamena egiten du; Ondarroan denda bat ireki zuen eta Damiana harakin lanak ikastera joaten zen bertara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa


- Berrogeta zortzi urte neukazala karneta atara neban ta handik e gero zan hori, handik e Ekaineko urte batzutara.
- Hirurogeta pikuan orduan.
- Bai. Berrogeta zortzi urtegaz karneta atarateko animau egin /bide/ bihar da. Ta suerti euki neban e, sekula ez neban azidenterik eduki.
- Orduan zu andra modernia izan zara. Lehenengo bizikleta, ta gero kotxia ta...
- Danak. Ta, gero, beste semi bata, seme batak agronomu ikasi ben ta bestik e hemen supermerkaua ipini eban Berrittun. Ta, gero e, pentsau eben, Ondarrun ipintxie dendatxua ze barkutara eruten eban. Barkutan sartzen eban jeneru. Eta Ondarrun ipini eban beste supermerkautxu bat ta gero han be jenti /biben/ bihar eben, ta hara juten nintzan. Eibarrera juten nintzenin goixin be bai, ta Eibarrera juten juten nintzenin atsalde partin dendara. Ta han e eitten neban e okeli(...). Karnizera ikesi.
-Danetik.
- Ta halan ta guzti be biharrak ez dau galtzen personi. Ia zemat urte daukaten.

Egilea(k): Javi Fernandez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia