Edozergatik atxilotu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jendea edozergatik eramaten zuten kartzelara. Feliren gizonaren arrebak ere atxilotu zituzten, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen ama eta izekoa.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: DUR-032/033
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Isabel: Badakizu zer pasetan zan orduen? Zeozergaittik ein biher banien berba “a ti te mandaban a freir moñuelos, ¡fuera!”.
- Feli: Kartzelara nire koiñetie, Bidxenta ta Mari-ta sartu abiezan.
- Isabel: Mari bai.
- Feli: Nire gizonan arrebak, Mari ta Bidxenta.
- Isabel: Bidxenta ez. A nik Bidxenta ez dot jakin. Mari, bai.
- Feli: Bai, bai. Bai, ez dakit nik zegaittik.
- Isabel: Ba beittizu han errekan, nik ez dakit ze erreka dauen, lantxa baten edo ibiltten ei zien Mari-ta.
- Feli: A bai!
- Errekamunan?
- Feli: Bai. Salabarrin.
- Isabel: Ta nik ez dakit zer pasau zala.
- Feli: Neskak eta mutillek ibiltten zien ta hantxe zeozer, berba ein abiela edo ez dakit zer ta euren kuadrillan bat egon ta harek alkaueteu ta eroan abiezan karzelara.
- Isabel: Karzelara. Ta Mari gure aiñe /guriñe/ denporan eon zan.
- Feli: Bai egun bat edo bi bai.
- Isabel: Bai, gau bat edo bi bai, gehidxau! Berak esaten aban “que se había cansao de repasar las ropas a la mujer del éste. ¿Cómo se llama, del carcelero?” Sánchez edo zelan zan? Sanchez edo.
- Feli: Durengon, Durengoko karzelan.
- Klaro, Mari ta Bidxenta diez.
- Feli: Aiztak.
- Aiztak die ta gaur egungo Bilboko alkatien…
- Isabel: Bata ama ta bestie izeko.
- Feli: hori, hori: bata ama eta bestie izeko.
- Isabel: Bidxenta ama eta Mari izeko.
- Kartzelan egon zien orduen?
- Isabel: Nik Bidxenta ez dot jakin, Mari bai.
- Feli: Bai, bai. Joxefiña gaztiau zan ta harek bidxek bai.
- Isabel: Joxefiñaz beittu zemat burruka-ta?
- Feli: Zelako rarue Apiñek hori ez kontetie! Igul akorde bez-edo.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!