Karrantzan beste bonbardaketa bat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: DUR-032/021
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Eta Karrantzatik Torrelavegara zegaittik jun ziñien?
- Isabel: Hombre, ba ya esan oskuen urtetako ze, hasi zien bonbardeetan.
- Feli: Bonbardietan.
- Isabel: Zelan ademas, hasi zien! Puf! Buenooo!
- Torrelavegan be?
- Feli: Karranzan bai. Eta Torrelavegan? Ez gaittien bertan geldittu “porque dios no quiso”.
- Ze pase jatzuen ba?
- Isabel: Bertan
- Feli: Bertan bonbak.
- Isabel: Hombre Ba bertan bonbak. Bertan. Izen zan ya iñun bez…
- Feli: Okalipttu artien, baju-baju etorten zien ta guk zelako errefujixue eindde? Koltxoiekin. Lanazko koltxoiekin.
- Isabel: Zelan da? Nik Durangon ta Karrantzan ez dot ikusi halako hain hurrien bonbardeue. Ha, izen zan…
- Feli: Astuek be kontuek atera errementau egin abien-ta. Bai, bai.
- Isabel: Zenbat […], metrailla batek edo zerk? Holantxeik geure aurrien jausi zan, hemendik eta haren zerera.
- Feli: Astue hantxe garbittu zan. Eta errefujidxo bi euki giñuzen: bata etxien ondokue ta beste bat han beheien.
- Isabel: Hango behekue. Han behien egon gintzezan Feli, ez zara gogoratzen? Han behien, ama-ta. Zure ama ez. Ta Matilde ta horrek, nire aitte- ta goidxen eon zien. Baiña gu behien eon giñen ta Matilde etorri zan. Ez zara gogoratzen, zelan etorri zan? “Urten zeinkiez ze, ze ya sartu diez”. Ta han etxe kontra ez dakizu zenbat eskopeta edo fusillek-edo?
- Feli: Egun baten, ze kantidade soldau paseu zan!
- Isabel: Bai. Ene!
- Feli: “Zelan zauzie hamen, ez zaittue garbittu-ta?”, esaten oskuezan.
- Isabel: Ta itxi abezen fusilek edo gure dozune /guzune/ esan, holan etxe kontra. Ez dakizu? Pillo bat ta nor paseu ote zan, eta iñok be ez abiezela ikusi. Klaro, bonbetan egon zienien, harek bestiek barruen eongo zien goikuek be. Gu behien.
- Feli: Asko.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!