Durango (Bizkaia)

Milizianoak Durangon

Milizianoak Durangon Milizianoak Durangon. Isabelen etxe ondoan hainbat miliziano egon ziren, baita Feliren etxean ere. Isabelen etxekoek ezagutu zuten miliziano nafar batek kontatutakoak dakartza gogora.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Milizianoak Durangon. Isabelen etxe ondoan hainbat miliziano egon ziren, baita Feliren etxean ere. Isabelen etxekoek ezagutu zuten miliziano nafar batek kontatutakoak dakartza gogora.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Isabel: Nik bai.
- Feli: Milizianuek handik etorri giñenien Durengon eon zien, soldauek. Ta gure etxien be lo eitten abien. Elgoibarko bat akordetan naz, euskeldune ta neuk erropak-eta, zereko errekara juen, Otxarkueneko ha errekie, kangrejoak harrapetan ibiltten giñiena? Erropak, hantxe garbitzen neutsezan.
- Bueno baiña goazen oin, momentutxo baten, gerra aurretik! Osea, zuk esan dozu gogoratzen zarela milizianuekaz.
- Isabel: Hombre! Han gure bidetik-eta pasetan zien ta bueno! Kamioietan jueten zien ta urten ta “ehhh”, eitten otsuen.
- Ganera zuen etxe onduen egon zan zeozer.
- Isabel: Gero, gure etxe onduen ipiñi abiezen proiektilek. Ta harek, harek bi eoten zien han.
- Kaiñoiek?
- Isabel: Ez, holan proiektilek zien. Ez dakit zerenak zien; kaiñoienak izengo zien. Holako tamaiñokuek zien. Ta harek bidxek beti bidxek egoten zien. Denpora guztidxen eon zien bidxek. Bi soldau. Bat zan asturianue ta bestie naparra. Ta harek zelan da? Ba kanpuen ein biher izaten abien lo. Ta nire aittek, ba beheko portalean, han ataraten otsien zera. Zelan da? Galtzue edo irie eta ohie ipintten otsien eta han eitten eben lo. Han ez zan pasetan ezebez!
- Ta zer kontatzen eban napar horrek?
- Isabel: Ba naparrak esaten aban, harek esaten aban: “esto, ni”. Zelan da? Naparrak esaten aban: “que su padre, que sus padres que eran republicanos” pentseten dot, esaten abala. Gogoratzen naz; ze, harek beti ekarten aban, bajatzen zanien Durengora, pastelak- eta ekarten abazen. Ta asturianuek esaten otson: “guarda un poco el dinero pa los padres y eso. Yo sé que a mis padres ya les han cepillau bien. Bien cepillaus además”. Harek beti esaten aban hori. Ta ni ez naz gogoratzen, ez nungue zan naparra, bai naparra bai, baiña nungue zan, ez deket idearik. Holan argaltxo altu bat zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia