Banketxeetarako ohiturarik ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-064 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: DUR-028/064
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- Generalmente txahala hiltte abanak, ba dirue bankuen sartzen aban, danetara. Ta etxien, orduen etxien gehidxen, bankure jente, eta nok euken? Gu biherrien be gabizela ez geunken libretaik eta kuenta korrienteik bez.
- A, ez?
- Nomina diruten, bai. Ordun “domiciliado como ahora”, danagaittik kobretan dabiena?
- Ia, baia bankuko bihergiñek sikeran…
- Ba ez euen kostunbreik! Dirue hartu ta etxera! Dana etxien, horidxe. Basarridxetan dirue beti egoten zan, bai. Bai, bankuen baino gehidxau. Ta orduen erreittu gehidxau emoten abien oin baiño, oin ezebe ez daue emoten, baia orduen erreittue emoten aban.
- Ta zu justo biherrien hasi ziñen, “cuarenta y dos!en hasi ziñen biherrien, gerraostien. Han oniño jendie zer ibili zan, galdute diru kontuek diela-eta?
- Hamen asko Euskadik dirue atara aban. Ta basarri batzuk txahala saldu aban ta dirue etxera, ta gero etorri zien nazionalak eta harek diruk ez aban balidxo. Ta asko geratu zien diruaz, nazional edo Bizkaittarrak esaten otsiena. Nazionalistek bai, Bizkaittarrak.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!