Elorrio (Bizkaia)

"Ota-karobixa"

"Ota-karobixa" "Ota-karobixa" deitzen dio karobi tradizionalari. Egunez otea sartzen zitzaion eta gauez abarra. Hiru edo lau egun behar ditu erretzeko. Bobeda nola egiten den. Lurrak beharrezkoa du karea. Garia ebakitzen zenean botatzen zen karea, arbia erein aurretik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Ota-karobixa" deitzen dio karobi tradizionalari. Egunez otea sartzen zitzaion eta gauez abarra. Hiru edo lau egun behar ditu erretzeko. Bobeda nola egiten den. Lurrak beharrezkoa du karea. Garia ebakitzen zenean botatzen zen karea, arbia erein aurretik.

Transkripzioa

-Zuk ezautu dozu lehengo karobi zaharrik?
-"Ota-karobixak" esaten dxakenak? Bai. Eindda be bai karia. Eindda nao ni ota-karobixa. Lelengo kargetan zan, eitten dxakon bobedia, kargetan zan karobi-zuluoi, eta otia ebaten zan, otia euen orduen leku askotan, ta otia ebaten zan, arluak. Ta egunez otia sartzen dxakon, ta gabez abarra, sorta-abarrak ta egurra.
-Zergatik diferentzia hori?
-Ba gaba deskantsuz pasetako. Otia sartu ta sartu ta sartu ibili biha ziñien, berotu in daitten. Ta bestiak ba aguantia, aguantia.
-Lan gutxiao egiteko gabaz.
-Gabez ba lan gutxiao eitteko.
-Zenbat denpora bihar dau ondo erretzeko?
-Hiru egun. Gau ta egun.
-Bobedia zeiñek eitten zeban zuen kasuan?
-Erreza da eittia. Enaz gogoratzen nok eitten eban. Gure aittitta-zanak edo aitta-zanak edo eztakitt nok itten eban baiña. Kare-atxakin samurra da, ze karobixak asientu bat eukitten dau behian. Hasten zan altzetan eta puxkat kanporatxuau, kanporatxuau, kanporatxuau; betetan, betetan zerrau eitten dozu. Hori harri haundi samarrakin. Eta gero handik gora ba zehiaua kargau. Gaiñian torretu artian. Ta gero karia eitten zanian igartzen dxakon zelan eindda dauen. Hiru egun esan dot baiña lau egun biharko littuke su gutxiaz ibili ezkeiño baiña. Botaten dauen keia ta llamia gora azul-azul-azula botaten dau ia eindda dauenian.
-Diferentia, igarri eitten jako?
-Bai, igarri itten dxako gaiñian azul-azula, brisa. Azul-azula.
-Eta geratzen da bobedia osorik ala hundidu eitten da?
-Ez, ez, osoik. Osoik gelditzen da.
-Eta gero ze eitten da?
-Ba gero etara, goittik. Goittik, goittik, husten, husten, husten.
-Eta haustu noiz?
-Karia haustu soluan ein biha dok.
-Ia hauts bihurtuta geratzen da haura?
-Ez. Ha harrixen dau. Ota-karobixen eta bestien be bai, ha harrixen urteten dau. Eta juen biha dau solora; orduen garixa ebaten zanien botaten dxakon arbixa ereitteko. Eta joan bihozu solora, harrixe eruen bihozu. Apurtzen dozu soluen eta zabaldu.
-Zela apurtzen dozu?
-Ba porrillua esaten dxako, zer bat; mailluketiaz be igual. Apurtu ta zabaldu soluan.
-Errez apurtzen da?
-Errez. Ta gero ha burdiñariaz edo brabanaz edo nahastau eitten dozu lur azpira joan daitten. Ta lurra harrotu eitten dau harek.
-Asko ontzen da lurra kariaz?
-Bai. Oin be lurrak karian premiñia badauke. Ortuetan eta. Eta oin hasitte dau jentia puxkat botaten.
-Artua, garixa..., danandako erabiliko zan karia? Laboriandako gehixenbat edo?
-Karia botaten zan garixa ebaten zanian, arbixa ereitteko.
-Nundik ekartzen ziñuen harrixa?
-Harrixa bertan etaraten genduen guk. Bertan kanteria.
-Zelan esaten jatzue, "kare-harrixa"?
-Kare-harrixa, bai. "Atxarrixa" esaten dxakona.


Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia