Durango (Bizkaia)

Gerra sasoia Garain; durangar asko hilik

Gerra sasoia Garain; durangar asko hilik <p>Gerra garaian Garain egon zenez eskolara ere bertara joan zen urte eta erdiz. 36ko uztailetik apirilaren 28ra arte egon zen gerra, baina Garai 26an libratu zen, bi egun lehenago, eta Berriz 25ean. Bilboko burdinazko gerrikoa eraikitzen jendea asko ibili zen. Pe&ntilde;a Lemonan jende piloa hil zen, eta kanposantuan hildako asko ikusten ziren. Ebron ere durangar asko hil ziren, gazteak gainera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian Garain egon zenez eskolara ere bertara joan zen urte eta erdiz. 36ko uztailetik apirilaren 28ra arte egon zen gerra, baina Garai 26an libratu zen, bi egun lehenago, eta Berriz 25ean. Bilboko burdinazko gerrikoa eraikitzen jendea asko ibili zen. Peña Lemonan jende piloa hil zen, eta kanposantuan hildako asko ikusten ziren. Ebron ere durangar asko hil ziren, gazteak gainera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- “El año treinta y seis”ien bakaziñuek aurretik, julio arte, pues Maristetan, ta gero urtebete terdi ein nabezen Garaidxen, ba gerrie euelako. Gerrie hemen euen, egon zan “treinta y seis de julio, hasta hasta hasta abril, el veintiocho de abril, veintiocho de abril”erarte. Tropak sartu zien hamen “el veintiocho”, ta Garaidxen librau zan “el veintiséis”, ta Berridxen “el veinticinco”. Ta gero hortik behetik, gero Bilbora asko hor “el esto, el cinturón de hierro” Galdakan, ta hor be hori Goikoetxeak ein aban. Hori gero “el talgo” ein ebanak, ta horri ein otsien aurretik pentsetan jungo ziela, baia ostetik, Lezama aldetik, atzetik harrapau otsien, esaten abielez e! Ta gero bueno, hamengo gerratekuek ba Peña Lemonan be jende asko hil zan, ta horrek hillok ni kanposantuen han illadan ikusten zien sartute. Ta ipintten utsien ohola ta gero, bueno, kaja bat, baia ganeko tapie ez otsien ipintten. Ta gero euren, euken identidadie ba harek palu baten, ta sartzen utsiezan han nor zan jakitteko-edo. Gero etarako abiezan restuek, ez dakit nik hori aurretik gero zer, ba familiarrak-edo, ba horrek Peña Lemonatik ekarri bien hona. Peña Lemonan asko.
- Durangar asko egon zan Peña Lemonan?
- Ez, danak. “Los rojos y los nacionales”, danetik.
- Baia durangarrak be bai?
- Bai, Durangon “en el Ebro también murieron muchos”. Ta gazteenak, kinttuek egon zien, “de la quinta del cuarenta y uno” zien azkeneko jun zienak, hamazortzi urteaz. Ta hor, josus! Horrek gero gerrie akabaute barriro mobilizaziñue, zazpi urte ein abiezan harek. Hori kinttie zan gehidxen, ta gazte-gaztetatik eruenikuek, oin larogeta hamar dekienak, eingo dabiezanak eurten.
- Gutxi geratuko die ia, gutxi.
- Bai, badauz baina.
- Batzuk badauz.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia