Neskekin "zu", mutilekin "hi"
Neskekin "zu" egiten zuten eta mutilekin "hi", lagun zein neba-arrebekin. Seme eta ilobei. ostera, sekula ez die "hi" egin.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:09
- Erref: DUR-027/042
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Ta lehen esan dogu abadieri berori egiten eitten dotsazula?
- Berori, berori.
- Eta “hi” eitten zenduen lagunekaz-eta?
- Bai, bai. Neskakaz “zu” ta mutillegaz “hi”.
- Ta zer dala-ta hori deferentzidxe?
- Bueno, horren ganien ezin dotsut esan nik. Hoidxe ikesikue-edo. Mutillekaz “hi” ta neskak “zu”.
- Ta zuk anaidxegaz? Zure anaidxegaz?
- Hi.
- Arrebiaz?
- Zu.
- Ta lehengusu-lehengusiñakaz be bardin?
- Bardin.
- Ta lobakaz?
- Bardin. A llobakaz? Zu, llobakaz, ume txikixaz, zu; hi ez.
- Ta amari ta aitteri, ezta okurridu bez? Aitteri, ez da okurridu bez, ezta?
- Ez, ez, aitteri ez.
- Baia aittek zuri bai?
- Ez. Hi ez. Zu.
- Errespetu falta edo zan ala?
- Bueno iguel bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!