Apaiz bati gertatutako anekdota
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-037-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean gurasoei berorika hitz egiten zieten, baita mediku eta apaizei ere. Apaiz bati gertatutako anekdota bat kontatzen du.
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: ZES-037/039
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Euskara » Tratamenduak » Berorika
Transkripzioa
- Zuek etxen ze itten zenduen, hika ala zuka?
- Zu.
- Zu?
- (Alaba) Anayen artian ere bai?
- Ez, anayen artian ez. Hayei ta beorri.
- Meikuei ta apaizai ta berori.
- Bai, beori. Ez al dakizu? Mutiko zar batek meikuai, oo, apaizai beti, “hi ta to, hi, ta hau ze in ber dek, ta hi…” ta apaiza hasarratu ta itten, ta esan diyo aittei apaizak: “aizu, aizu, zuen mutill horrei beti hik ta tok horrekin tratatzen nau. Ta hoi ez da edukaziyua apaiz batei esateko”, ta “Arrazoia dauka. Arrazoia dauka. Nik esango diyot”... “Ze esaten diyok apaizai, hik eta zeatik” eta “ba hoixe okurritzen zat eta”. ”Apaizai bai jauna, ta beorri, ta hola esan ber zayok apaizai. Bai jauna, ta beorri, ta hola”. “Ta, ba esango diyot ba”. Hurrengo hurreau zayo apaiza bati ta “bai jauna ta beorri, bai jauna ta beorri” apaizai. “Ta bai jauna ta beorri” ta “O! Zeiñek esan dizu hola esateko?”, “Aittak eta amak esan ziek hiri esateko”.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!