Abarkak astegunez eta abarketak domeketan
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: DUR-027/035
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta zelako erropakaz-ta bajatzen ziñien erromerire?
- Mil rayasko prakak. “Entonces era típico pantalón mil rayas”.
- Ta oinetakoak-eta?
- Abarketak. Hombre! Ta pelotan frontoien ortozik abarketak ez apurtziarren.
- Ezkurdiko frontoien?
- Ezkurdiko frontoien, ortozik abarketak ez apurtziarren. Abarketa zuridxe orduen zan tipikue. Baia abarketak baztarrien ta ortozik pelotan.
- Baiña abarketa ziridxek, domeketakoak izengo zien?
- Klaro. Astegunien abarkie. Abarkie bakizu zer dan?
- Abarkie ta txapiñe?
- Guztire. Abarkie zan batzuk hondo haundidxaz eta beste batzuk, lisotxuek. Lisotxue zan elegantiaue. Tipikue zan. Ta galtzak orpuk apurtute ta sartu. Beherantza.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!