Azpeitia (Gipuzkoa)

Asko jositako emakumea

Asko jositako emakumea Ingurukoei eta herrikoei arropa asko jositakoa da Maria. Behin, tela baten neurriak hartzen ari zirela gertatutako anekdota kontatzen du. Zer arropa klase josten zuen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-068-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ingurukoei eta herrikoei arropa asko jositakoa da Maria. Behin, tela baten neurriak hartzen ari zirela gertatutako anekdota kontatzen du. Zer arropa klase josten zuen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik neuk josten nitun danak etxekunak, ta nere ahizpe ezkondu zanien soiñeku're neuk in niyon e? Ordun ya lagata neon zeai Azpeitikuei, ya etxin neuk josten nuan. Nik erropa asko josi nun hamen herriyen. Enee, hamentxe hor basarri batekuk'e anaye ezkontzen zitzakola ta hiru ahizpe zea jostea ta gaztena hasi nintzen zea iten, eskotie ebaitzen, eta gora ezin in ta graak! tira in niyon. Ez zat ahazten behiñ'e. Esan niyon: "Ene! Maku! Katie ebagi diñet ta", "Ez zako inportaik, ez zako inportaik, arreglau bestia".
- Dabillenai pasatzen zaio ta.
- Enee, enee, zenbat holako ordia.
- Ze jazkera ibiltzen zan ordun?
- Ordun? jazkerie? Normal.
- Ze josten zenun gehienbat, ze erropa itten zendun?
- Abriguk'e bai te, soiñekuk'e bai te, ahizpei're bati baiño geyoi, zeai hamen baserri bateako're hiru ahizpei trajiek ta josi nizkon, ta hayei etxe hartan zeak'e bai, abriguk eta're, hamen panadeiyen ta.
- Nolako abrigok?
- Abrigok, polittek. Ordun bolara hure zan flojuen zea doblikin, pase doblikin eta kuello pixkat hola desbokau xamarra.
- Luzek, abrigo luzek?
- Ez, ezta motz-motzak'e e? normalak. Ya motza baiño pixkat hola belaunek tapaute eiten zien ordun. Ta solapakin te, trajik'e bai normal, ointxe bezelakotxe trajek.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia