Azpeitia (Gipuzkoa)

Lehengo eskoteak

Lehengo eskoteak Lehen eskoteak nolakoak izaten ziren eta nola joan diren aldatzen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-068-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen eskoteak nolakoak izaten ziren eta nola joan diren aldatzen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu leno eskotea itten ai ziñela, moztu in ziozula katea. Ta eskotea nolakoa?
- Eskotie redondue. Eskote redondue.
- Eskote pikoik ez zan izaten?
- Baita izeten zan, baiño eskote redondo zun harek, eta oso potolini zan ba, eta soiñeko hure in niyon flojo-flojo-flojo hola pixkat behera ebatzen zula, aurrien holako pare batekin o josi ta gero enkuentru goitik behera. Hamen laxo batekin ta...
- Enkuentrua zenei esaten diozu?
- Zea, enkuentrua hau izeten da, gonan izeten dia ba, jartzen dia ba gonan, enkuentrue...
- Pliegek bezela.
- Bai, zuk hor zea pliegik dauzketzun bezela, barrure daukezun bezela, o kanpoa daukezun bezela, hor tablie ertetzen du ta hure ertetzen du enkuentrue, enkuentruek.
- Artista ordun.
- Bai, josten dexente iten nun, ez neuk esaten detelako, baiño dexente josten nun.
- Eskotek erabiltzen zien.
- Bai, ibiltzen zien, eskotik geo hasi zan hola barko ta, eskote barko ta hasi zien. Pixkat hola, asko ez, baiño ba, eskote barko ta bai ibiltzen zien.
- Zenbat eskote klase zien?
- Ba, redondue eta gero herradura o esaten zitzakon hamen pixkat hola borobillague, ta gero itxi iten zana hamen gora, "escote cuadrau" e? Eta pikue, eta zea, este, barko hori. Oin ibiltzen dan barko hori hortaiño ez zan ibiltzen, baiño pixkat hola.
- Pixkat sorbalda...
- Zea, sujetadorien zea tiri ikusi bai ez, haren ez ikusteagatiken zea jarri, automatikue, hola tira txiki bat, zeakin, kortxetikin, han sartu te... Oin danak bistan ibiltzen dituzube, plastikuk edo ez dakit zer, baiño ordun ez, ordun dana ixkutun ibiltzen gendun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia