Durango (Bizkaia)

Torrelavegako denbora-pasak

Torrelavegako denbora-pasak Umetan olgetan ere ezin izan zuten euskaraz berbarik egin. Torrelavegan txori harrapaketan aritzen ziren kabiak topatuz. Pilotak trapuzkoak izaten ziren. Neskekin ere jolasten ziren. Bere emazteak dio mutilek ez zuten uzten arrimatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan olgetan ere ezin izan zuten euskaraz berbarik egin. Torrelavegan txori harrapaketan aritzen ziren kabiak topatuz. Pilotak trapuzkoak izaten ziren. Neskekin ere jolasten ziren. Bere emazteak dio mutilek ez zuten uzten arrimatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek be mutillok-eta ibiliko ziñien olgetan-eta be, ezta eskolako denporan-eta?
- Bai. Ezin giñun berbaik ein euskeraz, e! Pentseu bez!
- Bai hemen eta bai Torrelavegan, ibiliko ziñien?
- Torrelavegan egon giñien gu, “como herejes”. Zer ein ez dakigule. Hantxe, txori-harrapetan ta horrexek gauzok. Jo!
- Ta txori-harrapetan, zelan ibiltzen ziñien, ba? Zer, zelan edo harrapetan zenduezan?
- Ba txori-habidxak topetan, etxera ekarteko jateko, txori txikidxek.
- Ze jan eukitxen abien ala?
- Bai.
- Eta pelotaka edo balioegaz edo?
- Bai, baloiaz ibiltten giñen, han. Baloiez, trapuekin eindde pelotak. Hantxe, orduen hamar urte, hamaika urte gehidxenak, hortxe, hamabi-hamahiru urte.
- Ta hormak be, eukiko zenduzan pelotan ibiltzeko?
- Hormaik ez euen, han. “Aquello era una selva”.
- Ta ze ibiltzen ziñien, neskakaz batera olgetan?
- Bai, neskakaz be bai. Gustire.
- Gusture. Ta neskakaz, zetan ibiltzen ziñien? Neskakaz, zetan ibiltzen ziñien olgetan?
-Ba olgetan. Ba neskak beti eukien preferentzidxe gehidxau mutillek baiño. Mutillek, “más…” Ba! Neskak, zenbat eon ziñien Feli, orduen? Feli!
- Emaztea: Mutilletan gehidxau eon zan.
- Mutilletan gehidxau, bai. Mutilletan gehidxau.
- Arrimetan itxi, be ez, e?
- Bai.
- Emaztea: Ama ta zera, juten zien ta zure arrebie Mari?
- Bai.
- Emaztea: Estaziñora gure astuekin, karruek einde, ure eruaten.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia