Donostia (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean, Bilbo aldera

Gerra hasi zenean, Bilbo aldera 16 urte bete zituenean hasi zen gerra. Igeldoko bidera joan zen kanoikadak ikustera. Anaia zaharrenak Kutz garagardo lantegian egiten zuen lana. Amak eta senide batzuk Azkoitira joan ziren, eta handik Bilbora. Deustuko batek lagundu zien. Jatekoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-093-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
16 urte bete zituenean hasi zen gerra. Igeldoko bidera joan zen kanoikadak ikustera. Anaia zaharrenak Kutz garagardo lantegian egiten zuen lana. Amak eta senide batzuk Azkoitira joan ziren, eta handik Bilbora. Deustuko batek lagundu zien. Jatekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero, hamasei bete nitunian, holaxe justu-justu, ekainen biyan nik bete, eta hurrengo hillean hemezortzian zorionezko “alzamiento nacional”. Eta hori ni Igeldon negola ikusten, Igeldoko birian... jun nitzan atsalde batian, zeatik ikusten zan handikan kaiñonazuak nola botatzen zituzten “fuerte”... nola da hoi? Hernanitik gora. Bueno, handik. Eta ikusten zian suak, bam. Nola botatzen zituzten eta. Eta hara billa joan zitzaiten nere anai zarrena. Eta harrek lan iten zun Kutzeneko fabrikan. Kutz zerbeza fabrikan. Ta ikusi zun gaixki zegola gauza, orduako nere gurasoak, nere arreba, bi o hiru arreba, ez dakit zenbat, eta anai gaztiena alde iñak zian, eta Azkoitiyan. Ni orduan harrekin atea nitzan, eta Debara juan giñan. Deban pasa genun etxe… gau bat eta gero Azkoitira joan giñan. Eta handik, arriskutsua zala, e… trena hartu, tren zar bat eta ru-ru-ru-ru Bilbora. Eta hantxe geundela, ijituak bezala, danak aurrez etxeta… ba etxekuak, ba amak eta anaiyak eta arrebak-eta ba euskeraz, eta handik pasa zan bat, bilbotar bat, Deustokua, eta itxuraz etxia hutsik zeukan. Eta bere familiya Gasteizen. Fernando… ez, e, Candido Urrutia. Oaindikan izena goatzen naiz. Hilko zan hua, gizajua. Baiño euskeraz-eta aitu ta hola tartian hitz ein, eta raas, hark sartu gindun bere etxea. Bere etxean gu jabe, hantxen. Orduan zan “Avenida de las Universidades” eo “Avenida del Ejercito”, unibersidadia zan, eta handikan kanpoa. Ba hori hamasei urtekin.
-Eta jateko ta nola moldatzen ziñeten? Han, jateko ta?
-Talo pilla bat, taluak asko jaten genitun, eta neonek ite(n) nituen gustora. Eta ni gizendu in nitzan. Seguru, bai, bai. Ta nere anaiya´e bai, jo. Gustora! Nere arrebak eta ez, haiek pasatzen zituzten bildurrak... guk, hamasei urtekin, “que va!”.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia