Patxi Larrea Olasagasti
Donostia (Gipuzkoa) (1920-2014)
Biografia
Ondarretan jaio zen; aitak eraikitako bi etxeetako batean bizi ziren. Gurasoak biak ziren donostiarrak: ama, Loiolako Patxillardegi baserrikoa; aita Santio mendikoa, Amarakoa. Hamahiru senidetan hamabigarrena zen Patxi. Lau anai Kutz garagardo-lantegian zebiltzan; arreba gehienak, berriz, plantxadorak ziren. Etxe gaineko eskolan ibili zen ikasten, fraideekin, erdara hutsean. 14-15 urterekin, berriz, euskara ikasten ibili zen Hizkuntzaren Akademian, Toribio Altzagarekin. Antiguako Batzokiko ezpata dantzari taldekoa ere bazen. 16 urte bete eta segituan gerra hasi zen. Anaiak frontera joan ziren, eta bera Azkoitira gurasoekin eta arrebekin; handik Bilbora joan ziren. Loiola batailoikoekin elkartu zen, eta haiekin joan zen Laredoraino. Preso hartu zuten, baina adin txikikoa zenez, libre geratu zen. Hori bai, sei urteko soldadutza egin behar izan zuen ondoren. Bueltan, Parte Zaharreko Barandiaran burdindegian egin zuen lana, kontuak eramaten. Escuela Cantorumera ere joaten zen: pianoa jotzen trebatu zen, eta nesken abesbatza zuzentzen jardun zuen. Kaira ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-093 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute