Donostia (Gipuzkoa)

Derioko aireportua eraikitzen, gerra garaian

Derioko aireportua eraikitzen, gerra garaian Aireportua egiten ibili ziren Derion, Jerardo Bujandarekin eta. Urtebetez Bilbon. Bonbardaketak. Deustuko zubi azpian ezkutatzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-093-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aireportua egiten ibili ziren Derion, Jerardo Bujandarekin eta. Urtebetez Bilbon. Bonbardaketak. Deustuko zubi azpian ezkutatzen ziren.

Transkripzioa

-Gaiñea, ordun Jerardo Bujandakin-eta ibilli giñan bolada batian Derioko aireportua egiten. Guk han sartuta gauzak eta zerbait, eta hau ta… eguardiyan bueltatzen giñan etxea, ta han ibilli giñan, ez dakit zenbat denboan. Denboa… ba akaso urtebete baiño gehiyo bai. Bai, zeatik gero, karo, gauzak okerro joan zian, gero ta okerro, ta okerro. Orduan, bueno…
-Eta bonbardeorik eta? Zuk… bonbardeorik-eta izan zenuten?
-Bonbardeuak-eta… sartzen giñan Deustoko zubi azpiyan, beti raaa, azpiyan. Eta beti zan han emakume bat, neska gazte bat, desmayatu bezela ite(n) zan. Desmayatu ite(n) zan. Aitzen zuenerako dinbi-danba kaiñonazuak eta bonbak eta… sartzen zitzaiyon eta launtzen; e, hango medikuak-eta erne eoten zian, eta bazekiten ze gertatuko zitzaiyon. Bi o hiru aldiz gutxinez gertatu zitzaiyon hori.
-Bai, zuek leku fijo bat zenuten, ezta? Leku fijoa zenuten, bonbardeoa hasten zanian nora joan, ez?
-Nola?
-Nora, ze lekutara joan.
-Ba bire, karretera zan. Karretera, ta zubiya, karreteratik zubira, eta gu azpitikan. Azpitikan hantxe, hantxe, eta “aguanta marea”! Tira, tira, tira... joan arte.
-Ta asko... gero oso apurtuta zeon? Etxiak eta... bonbekin-ta asko puskatu zuten?
-Ez, han ez. Han ez zian herittu. Deuston eta ezta inguruan ez zian.... Oain, beste toki batzutan eta bai. Han gertatu zian… Ba orduan hemezortzi urte oandikan bete… ba orduntxe, eta abiatu giñan… Hamazazpi, hamazazpi urtekin, atea in behar genula ta osaba Modesto zeon batailloira, zeatik nik hiru anai batailloietan nitun. Osaba Juanito zaharrenak, eta zaharrena zana hogeita hamar, hogeita hamabi urtekua, eta hua, Gudarostea eo ez dakit ze deitzen zioten, eta osaba Manuel genuen, berriz, jeneral baten txoferra. Hartu zuten geo, italianuek beak. Ta harekin riii, bueltaka ta. Bueno, gauza da gu´re atea giñala, eta ni han geatzen nitzan. Izeba Carmen geatu zan nei bakarrik ez uztiatikan bea´re bai. Gero, ez dakit nola ibiliko zan… Hementxen alkartu giñan Ondarretan, etxian, lengo etxe zarrian.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia