Donostia (Gipuzkoa)

Don Toribio Alzagarekin euskara ikasten

Don Toribio Alzagarekin euskara ikasten 15 urterekin Don Toribio Alzagaren hizkuntza akademiara joaten hasi zen, euskara ikasten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-093-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
15 urterekin Don Toribio Alzagaren hizkuntza akademiara joaten hasi zen, euskara ikasten.

Transkripzioa

-Gero pixkanaka-pixkanaka ba hamabost, hamabost eta hamalau ta hamabost urte… orduan etortze(n) nitzan ni osaba […]kin ba, ikastokiya bazeukan, harrei laguntzea ta, eta ni geo, bukatze(n) genun eta “Academia de la Lengua”, ayuntamentuak jarritakua, Don Toribio Alzaga ta e… bestia nola zan? Memoriz… ez naiz goatzen oain. Ba harrekin, eta bi urtetan edo, tira ta tira ta oso gustora gaiñea. Baiño gu geunden etxia…
-Zer ikasten zenuten?
-Euskera. Euskera, euskera hutsa. Oso majua zan, eta ni, nei nola gustatu zitzaixkiten harrek jartzen zitun ber… aditzak. Beste modu batea. “Características de presente, de subjuntivo” ta “radical, agentes” ta “tal”, jo, nei gauza hoiyek gustatzen! Gustatzen erderaz, frantsesez eta euskeraz. Gauza hoiyek. Bueno, ba holaxen, segi nun…
-Eta nora juten ziñan? Akademia nun zeon?
-E, bonberoak daude. Suhiltzailiak oain, oain dauden tokiyan, hantxe. Hantxe zeon. Ta eunero-eunero-eunero bi urte eta gehiyo, ez dakit zenbat denboran... gauza da, hamabost urte ta etorri zian, eta goizegi...

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia