Donostia (Gipuzkoa)

Kalean eta eskolan erdaraz

Kalean eta eskolan erdaraz <p>Erdaraz hitz egiten zuten kalean, eta etxean ere bai batzuekin. Parrokiako eskoletan erdaraz. 12 bat urte zituenean piztu zitzaion kontzientzia. Etxean bi talde egin zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-093-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erdaraz hitz egiten zuten kalean, eta etxean ere bai batzuekin. Parrokiako eskoletan erdaraz. 12 bat urte zituenean piztu zitzaion kontzientzia. Etxean bi talde egin zituzten.

Transkripzioa

-Ez, erdera sartu zitzaigun, baita ere etxian ere.
-Umetatik?
-Etxian ere bai, zeatik, gertatu zitzaigun, gurasuak eta anai zaharrenak eta [...] gutxinez danak euskeraz, baiñon hortik aurrea gu nola goiyen genun eskola bat, monjak, erdaldunak, gero "escuelas parroquiales"ian eta bete-bete-betian hango maixuak, ba dana erderaz. Eta klaro, guk, orduan, zeiñek pentsatu. Baiña halako batian nik, kaskagorra batzutan, hamabi bat urte nitula eta ikusten nere amak ze zailtasunak pasatzen zitun, erderaz hitz eiteko hango jendiakin eta, "hombre", ta nik hoi amak holako, ta, ta nik nei erderaz, zergatik eta. Ba geroztik euskeraz, eta jo ta ke, hala, baiño konturatuta, hoixe.
Miren -Baiño zuek, anaiak eta bi talde in zenituzten.
-Bai ba, esan dezagun, izeba Carmen, osaba Juanito, izeba Maria, osaba Josetxo eo Jose, osaba Manuel, osaba Justo, bost, bost, Iñaxi sei, Anbrosi're bai, Anbrosi zazpi, zazpi-zortzi. Bestiak, osaba Josetxo, izeba Axun, gero ni eta osaba Ramon, hau osaba Martin'e bai, euskeraz. Ba guk lau-bost sartua, sartua, gaztienak eta orduan dudatzen ez, gero, gero bai.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia