Lohitzüne-Oihergi (Zuberoa)

Bost kilometro oinez eskolara joateko

Bost kilometro oinez eskolara joateko Etxetik bost kilometrora zuen eskola. Neguan gauez partitzen ziren etxetik eta aitak laguntzen zien. 25 haur ziren. (Geroago, Oihergiko elizako kanpandorrean egin zuten gela bat). Eguerdian bazkaltzera itzultzen ziren etxera. Ura eta lokatza izaten zen bidean, ez baitzegoen asfaltatuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOH-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxetik bost kilometrora zuen eskola. Neguan gauez partitzen ziren etxetik eta aitak laguntzen zien. 25 haur ziren. (Geroago, Oihergiko elizako kanpandorrean egin zuten gela bat). Eguerdian bazkaltzera itzultzen ziren etxera. Ura eta lokatza izaten zen bidean, ez baitzegoen asfaltatuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk, eskolan...?
- Eskolan.
- Frantsesa?
- Eskolan, ni e... es(kolan) ni eskolan hasi nintzan... bost kilometra eskolaa e! Etxetik eskolaa, bost kilometra.
- Oinez?
- Bai, "bien sur", oñez! Eta negian, aitak lagüntzen gintüzün egüna jin artio, behar beitzen gaiegi partitü. E gio... gio, beiginen hogoita hiru edo hogoita bost haur herriin, egin zien eskola bat elizako kloxerriin.
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Eliz... elizako kloxerriin. Et... eta ordian, juiten ginen eskola hartaat, eta egüetan bazkaitea etxeat.
- Oinez?
- "Ah bien sur."
- Eta gero arratsaldean bazkaldu, eta gero eskolara?
- Eta bai. Uñez bai...
- Oinez?
- Hola... hola hur bazen zonbait aldiz bidian... "Et oui... comment dire...? C'était pas goudronné !"

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia