Aramaio (Araba)

Eguneko lana bukatu eta gau-eskolara

Eguneko lana bukatu eta gau-eskolara <p>Don Lorenzo Valladolideko maisuak, eskola baino instrukzio gehiago irakatsi zieten. Patxik gazte-gaztetatik aitari egur garraioan, idiekin, laguntzen zion. Demetrio Balanzategi artzaina eta biak ibili ziren egur garraioan laguntzaile. Albina mendian laneguna eman eta ilunkaran abade-etxera joaten zen gau-eskolara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Don Lorenzo Valladolideko maisuak, eskola baino instrukzio gehiago irakatsi zieten. Patxik gazte-gaztetatik aitari egur garraioan, idiekin, laguntzen zion. Demetrio Balanzategi artzaina eta biak ibili ziren egur garraioan laguntzaile. Albina mendian laneguna eman eta ilunkaran abade-etxera joaten zen gau-eskolara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hori beste maixu hori nungua zan? Valladolizkua.
-Valladolizkua zan hori, don Lorenzo.
-Oseake orduen formau ereitten otsuein, e?
-Ez, formau, instruziñuan formal ibilli, e? Ha izan zan be zan, bueno, han orduen.
-“Cara al sol”a ta kantau ta itten zittuein?
-Ene! “Cara al sol”? Leheningoko lana. Horreik gauzok erakutsi oskun, e? Eskolia asko ez baiña.
-Ta dotriñia berak irakusten otsuen edo…?
-Ez, ez, dotriñia abariak.
-Baiña eskolan bertan ala eskolatik aparte?
-Eskolati aparte.
-Baiña hori be derrigorrezkua, ezta?
-Bai, honbre.
-Zenbat urte arte ibilli ziñan eskolan?
-Ba ni zenbat urte arte ez dotsut /etsut/ esango, nik hori eztaukat goguan, baiña lehen esan dotena eskolan gero apur bat in nitzanien, lana ta apur bat itteko, ni ibiltten nitzen, klaro, aitte zana ba ibiltten zien, diru apur bat irabazten euen edo basuen, e, orduan ez euen honeik Volvuok eta honeik zeok, e?
-Idixakin?
-Idixekin kamiñora pago buruak eta egurra etaraten eta aittei lagunketan; holan ibiltten nitzen. Goizian juan ta, nik hamazortzi edo…
-Zela ataraten zittuein, tarrazian edo burdixen kargauta?
-Burdixen, burdixen, burdixen ataraten gittuen; tarrazien be bai, baiña jeneralian kamiño kontran baegozen tarrazien, baiña bestela burdixen. Burdi arraiaua geukan, burdixa haundixe, ta harekin. Bera eta beste auzoko bat ibilli zan, ta aitte bixek ibiltten zien, ta gu, auzokua ibilli zan, hiru ta… ba, gazteik hil zan ha be. Pastorie zan ta, Demetrio Balanzategi; ha be ibiltten zan geuaz, ha ta neu, aitte bixei lagunketan ibiltten gitzen. Eurak goizien urteten euen idixekin seirak inguru, sei ta erdixak zazpirak inguruen ta horra Vitoria aldera, horra Albiñara, hor itten euen, jeneralien ibiltten gitzan. Ta illunkaran etxera.
-Eta hola egun bat bai eta hurringuan be bai?
-Bai ta gero handik, hareik lagunduta etorten nitzenien juaten nitzen gabeko eskolara, abariana, juaten nitzen.
-Hamen, abade-etxera?
-Bai, abariak emuten oskun eskolie ta gero ba mas bien dotriñia. Holan in geuen gazte denporia.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia