Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskolan jesuitekin eta abadeekin

Eskolan jesuitekin eta abadeekin Lehenengo komunioa Loiolako eskolan jesuitekin zebilela egin zuen. Gerora, kalera joan ziren ikastera, Azpeitiko Karitateko Miserikordiara. 11 urterekin bigarren komunioa egin zuten. Hango apaizak jesuitak baino gogorragoak ziren, eta haien beldur egoten ziren. Jesuitak eta apaizak euskaldunak izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehenengo komunioa Loiolako eskolan jesuitekin zebilela egin zuen. Gerora, kalera joan ziren ikastera, Azpeitiko Karitateko Miserikordiara. 11 urterekin bigarren komunioa egin zuten. Hango apaizak jesuitak baino gogorragoak ziren, eta haien beldur egoten ziren. Jesuitak eta apaizak euskaldunak izaten ziren.

Transkripzioa

- Eskolan nun ibili ziñen?
- Eskolan... Loiolan, lelengotik. Lelengo komoniyue Loiolan ein nuen, Etxe Santuen e! Iten genduen xei-zazpi urtekin, iten gendun.
- Bi in zittuzun? Bi komunio...
- Bai. Ta geo, kalea hasten giñen eskola ta etortzen. Lelengotik jesuitek erakusten ziguen dotriñie lelengo komoniyo hori iteko. Eta hure iten gendunien, geo Azpeitire, eskola.
- Azpeitia, noa?
- Azpeitire e... ni zea kadi, karidadeko zeara...
- (Hiztuna 1) Mixikordire.
- Mixikordire.
- Mixerikordia.
- Eta...
- Ze mouzko eskola garaie?
- Geo, horrea etortzen giñen. A, ta geo zea... dotriñie ikixi in ber, ba, berriz, hamaike urtekin beste komoniyue. Ordun, apaiñe.Txuri-txuri jantzite, apain ordun. Eta abariekin, abariek hartzen ziguen zea...
- Lezioa o...
- Guk bildurre abare hoyekin. Izen’e, jesuitekin xuabe-xuabe ohitute geunden e! Xuabe-xuabe, jesuitek!
- Ta abadek gogorro?
- Abadik gogorro!
- Ta dotriña derriorra izango zan ordun, gaiñea?
- A, bai berko. Eta aldamenekue asmau ezinik o zea ai bazan... zeoze hitzen bat o esaten baziñon “aizu, ixilik e! Bestela zeuri...”.
- Bestela kastigue norbeai. Oseake abadek gogorrao zian jesuitak...
- Bai, neretzako bai.
- Bai. Ze izaten zian hemengok abadek eta jesuitak? Ala kanpotarrak?
- Jesusitek? Ez, tokatzen zana.
- Euskaldunek?
- E... bai, bai... bai, bai. Euskaldunek, jesuitek. Ta abarik’e bai, ezautzen giñuzen baiño ez gendun hola tratatzen eze ta. Gu jesuitekin beti umil-umil ohitute geunden.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia