Aramaio (Araba)

Instrukzio militarra eskolan

Instrukzio militarra eskolan <p>Azkoaga auzoko eskolan gerraostean hasi zen, Valladolideko maisu batekin. Astean birritan, instrukzio-saioak izaten zituzten eskola ordutan. Gau-eskolara ere joan zen auzoko abadea, don Felipe Tolosa, maisu zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azkoaga auzoko eskolan gerraostean hasi zen, Valladolideko maisu batekin. Astean birritan, instrukzio-saioak izaten zituzten eskola ordutan. Gau-eskolara ere joan zen auzoko abadea, don Felipe Tolosa, maisu zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-30ian. Osea zu gerria hasi zanian sei urte.
-Sei-zazpi bat.
-Ordurako ya eskolan hasitta edo...?
-Rojo?
-Ordurako zu zeu eskolan hasitta edo...
-Neu, eskolan? Keba! Artien ez!
-Noiz hasi ziñen eskolan?
-Bueno, ba ni geruau.
-Gerria pasauta, edo gerra denporan be bai?
-Gerra denporan, e, gerraostien juen giñen gu eskolara, ta eskolie...
-Noiz hasi ziñan?
-E?
-Noiz hasi eskolan.
-Ba nik etsut esateko fijo. Ni mutikue nitzen ni eskolan, joaten gitzen horra, Azkoagan, Azkuagako eskolara. Ta hara juen, eskolara juen eta maistrue zan Valladolizko bat, ta eskolie baiño gehixao erakusten oskun zera, instruziñuen ta... han eozen 45 bat mosketoiek, mosketoiek zerekuek, euren zerakin, iguel-iguelak. Ta gerraostien instruziñuen!
-Maixuak?
-Honbre! Instruziñuen ibiltten giñen, eskolara juanda, astien birritten. Instruziñuen, hartu mosketoie ta...
-Ta formauta...
-Bai, bai, formauta ta, gerran letxe, iguel-iguel.
-Eta mosketoiak martxan eozen?
-Bueno, mosketoiek zien zerekuek, baiña iguel-iguelak, zerrajo ta guzti, baiña ez, funtzionauten dauenak ez, e?
-A, gizurretakuak, edo...
-Ez, ez, horreik zien, e, zer batzuk ba... erakusteko.
-A, imitaziñuak?
-Bai, zeari erakusteko, gaztiei, gerria orduan pasauta euen eta gaztiei erakusteko.
-Ta zu orduan gerria pasauta hasi ziñan eskolan?
-Bai, orduentxe, gerraostetxuen, bai.
-Hamar urtekin ya, e?
-Bai, zortzi-beratzi-hamar. Bueno, baiña ni eskolara asko ez nitzan /enitzan/ juan be iñ, e. Gero juaten giñen, abare bat euen Tolosakua hemen, ta hareana juaten gitzen gabeko eskolara. Gabien emuten oskun eskola asko erakusten oskun /erakusteskun/ haretxek, erakutsi eskun.
-Gero gau-eskolak abariakin?
-Bai, don Felipe Tolosa. Harekin ibilli giñen.
-Hori abaria izan zan, herriko abaria?
-Ez.
-Auzokua?
-Bai, auzokue. Auzo danetan eozen abare bakotxa ta. Aurreti ezautu neben beste bat; hil zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia