Donostia (Gipuzkoa)

Oiloak libre ibiltzen ziren

Oiloak libre ibiltzen ziren <p>Oiloei artoa ematen zieten jateko. Orduan oiloek ez zituzten urte guztian jartzen arrautzak; udala aldean geldialdia egiten zuten. Libre egoten ziren zizareak edo belarra janez. Oilarrak goizean goiz hasten ziren kantari. Arrautzak egiteko toki jakinak zituzten etxean, baina noizean behin etxetik kanpo ere egiten zituzten. Txitak udaberrian ateratzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oiloei artoa ematen zieten jateko. Orduan oiloek ez zituzten urte guztian jartzen arrautzak; udala aldean geldialdia egiten zuten. Libre egoten ziren zizareak edo belarra janez. Oilarrak goizean goiz hasten ziren kantari. Arrautzak egiteko toki jakinak zituzten etxean, baina noizean behin etxetik kanpo ere egiten zituzten. Txitak udaberrian ateratzen ziren.

Transkripzioa

- Eta arbia eta… animalientzat zer jartzen zan?
- Animalientzat?
- Bai, artua ta…?
- Ba, animalientzat bai. Txarrientzat bai ta oilluentzat. Oilluak artua. Urte guztin artua jaten zun oilluak. Ta arrautzak´e bai arrautza onak e, artua janda.
- Bai, e?
- Oain urte guztin… Arrautza oain urte guztin iten due oilluak, baiño ordun ez, e! Ordun primabera izaten zan oilluak arrautza iteko. Karnabaletan ta hola.
- Eta bestela ez, e?
- Geo behin udaa ezkeo, oilluak ya detenida iten zun, geldituta egoten zan in be ta geo ostea hasten zan baiño… Bai.
- Eta libre ibiltzen zian?
- Libre, libre. Artua atarin botatzen ziñon artua, jaten zuen ta jun ta… Gero belarra o txitxariak o janda ibiltzen zian ta geo berriz etorri ta jan ta… Oillua goizo esnatzen da gaiñea, e! Illuntzean goiz erretiratu ta goizian goiz jeiki oilluak. Ta oillarra bai kantari goizian goiz asko! Behin o behin tabernatik o hola berandu xamar, nesketa junda eo, etortzeakuan eo, etxera sarreran igual oillarra kukurruka.
- Eta arrautzak nun jarri…
- Ba! Izaten zituen etxian, hola, toki jakiñak.
- Bai, beti toki…
- Bai, bai. Izaten zian kanpuan iten zituenak e!
- Eta orduan argi ibili bihar!
- Bai, ta, zea, “kolkatu” ez dakit nola… entenditzen dezun “kolka” ze izaten zan. Oillua zeatzen zanian. Arraultzak, konparazio bateako, etxetik kanpoa in. Hor badao… hau ordun… baso txiki hoi /txikiyoi/ ”txara” esaten giñon horri, hor daon hoi. Eta hoi da beheko basarri hortakua. Beno, oan [Anozen villa] dao oan hor. Hoi [Maradita] basarri hoi /basarriyoi/ zan, Joxe Mari [….]. Ta horrena da hoi. Ta oilluak jun horrea ta kabia in bertan. Oillua falta, baiño ez jakin. Txitok atea ta etorri izango zan txituakin etxera oillua hortik, txara hortatik. Bai. Bere txituak ditula, oillua etxera.
- Orduan asko ikusiko zian txituak eta oilluak libre eta…
- Orduan ez zan kanpotik oilloik-eta ekartzen, etxian ateatzen zian txituak. Kolka jarri ta. Primabera izaten zan txituak ateatzeko´re e.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia