Oñati (Gipuzkoa)

Ardi gutxi eta ganadurik ez jada

Ardi gutxi eta ganadurik ez jada Orain ganadu gutxiagorekin, ardi-txabola ere elkarte bihurtuta dute. Etxola inguruan fraidea zulora joan zenekoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orain ganadu gutxiagorekin, ardi-txabola ere elkarte bihurtuta dute. Etxola inguruan fraidea zulora joan zenekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oin bapebe ganaurik badakotzue?
- Bakarra.
- Etxerako esnia?
- Behi bat dakogu. Ez, ez dogu sekula jaizten. Ez dogu bapebe jaizten, "por libre" hor ibiltten da. Esnia bere txahalak eraten xao, txahala euki ebenian, baiña oin ez dako txahalik eta behixa galanta hor dago, ha ze txuletak euko dittun! Ha ze txuletak!
- Lehenau ganau asko zekazuen?
- Dozena bat inguru.
- A, esan dozu, bai, eta ardixak?
- Ardixak be lehenago larogei edo larogeittik gora, baiña oin berrogei bat billots edo ardi edo hola badagoz. Gehittu itten dia, bi billots itten dittue ta kendu itten dittue baiña atzera be gehittu, baiña ardixak oso gutxi balixo dau saltzeko, oso gutxi.
- Esan dozu lehen Aloñan etxabolia zekazuela.
- Bai, bai, hori lehenago pastoria faten zan hemendik hara eta han jaitzitta ekarten eben.
- Baiña pastoria ze, etxekua edo?
- Bai, etxekua.
- Zure anaia?
- Bai, baiña oin dakogu ba ifiñitta bestela etxabolia, berogarrixakin eta danakin, beheko sua.
- Alaba: Gomistegi onduan.
- Aloña entradan bertan.
- Zer dakotzue, refujixo modura edo, txale edo?
- Alaba: Bai, etxabola, egoteko moduan, soziedade modura edo hola, bai.
- Haundixa da, etxabola luzia da, ta ondo ifiñitta dakoi, bai, ni ez naiz fan aspaldixan, gero gaiñera Oñatiko Gorgomendin mezia emun bihar ebela ta abaria be, zera, beheko zulora jausi zan han, ta nere artian, ba, ez dago hor, horreik leku seguruak.
- Ze abare jausi zan?
- Abaria? Zein zan, obispua edo zein zan?
- Alaba: Ez dakit, ni ez naiz akordaitten, ama, historixa hori.
- Baiña noizko kontua da?
- Alaba: Hutsik euenian, igual? Oin dala 50 urteko kontua.
- Ez, ez, urte gutxi da hori pasau zala.
- Alaba: Eta nora jausi zan, ba?
- Ba jausi zan Gomistegi baiño gorago dauen zulo batera, ta han modu askotakuak dagoz zuluak, holako gainbehera batera, baiña beste bat dago han, Gomistegikuak baten oillua eta bestian txarrixa.
- Leze-zulua?
- Ez, potolo haundi bat. Ta hara sartu kotxia, itxuria pasau xakon. Eta hori dana oinddiok ez da urte asko, ez da urte asko, ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia