Oñati (Gipuzkoa)

Laborantzan; ongarriak

Laborantzan; ongarriak Lurra landu eta zaintzeko lanak, gari-soroetan ere bai. Satsa eta karea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lurra landu eta zaintzeko lanak, gari-soroetan ere bai. Satsa eta karea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen zer erabiltzen zan lurra ontzeko?
- Hori bolda haundi bat, galanta, eta harekin lur danak zertu, gero atxurtu, bueno, zenbat lan emuten daben lurrak.
- Eta abonuak?
- Eta gero zihar-beharrik eta, nere amak zihar-beharrei eta zer gorrotua, baiña haundixa, eta jakiña, horreik zihar-beharrak eta danak hola garbi eukittia, ba, ez zan izaten erreza. Garittan, berriz, urteten euen kardotxuak eta bestetxuak eta hasten ziñan eta harik eta garixak ebagi arte han zeukan tareia, ha betik garbi ebalteko, garixa garbi, eta behin goguan dakot, itten eben eurixa edo lanbro antza edo, eta hurringo eguzkixa berua, eta garixak batzuk lotu barik, erne soruan dana, gari pillak soruan erne.
- Haik ez daue urun asko emungo ya.
- Gari-urte haundixa zan ta artian nehiko gari euki geben, baiña soruan jausi zan mordua, ta gero ha etaraten ta jentia atxurrakin, in ebenak hak irabazi eben, atxurrakin hobeto kentzen zan, bai, baiña ataraten, ba, ezin zan burutu.
- Eta ze abonu klase ebalten zeuein? Soruetan ze abonu klase, sits edo karia edo ze botaten zotsain?
- Ez dakit ba, bueno, abonua ba sitsa, eta guk Aloñatik be ekarten geben, etxabolak geuken hor ta ardi sitsa, hori ona izaten zan, garbixa eta ona, gari artian ta hola pittin bat botateko, baiña leku batzutan bapebe ezin bota izaten geben bestela haundixegixa hasten zan ta, haundixegixa, […] haundixegixa.
- Karerik edo?
- Karia be, azkenengua karobi bat akordaitten naiz erreten, argixa bertan ifiñitta ibilli giñan karobixa erreten. Hor goikuak Urzelaikuak be lagundu oskuein, gero geuk eurari be bai, haik be baeukein karobixa, hor dago goiko zerien, oin dago ganaun eta zerbait jausi ez daixen beteta edo zerbaitzuk botata dago barrura, ezta? Ez daixen han supittuan sartu. Baiña ha karobixa erreten tremendak in leheningo harako zerok […], batu ezindda, otok ta abarrok eta danak erreten euen, eta gero berriz hiru-lau egunian han hari sartu ta sartu gau ta egun, sorua gertateko usaitten geben guk hori, sorua gertateko, eta gero etxia zuriketako...
- Hau ez da letxadia.
- Hau pintturia da, hau pintturia da, bai, in oskun hemen igeltseruak, hil zan gaiñera bera, ha ze penia itxi nostan Bixente Bizkaino, hori kaleko igeltserua zan. Bueno, harek ze lan in oskun guri! Ta pinttauta be orduantxe ifiñi zan hau pinttauta, eta ittoia be pinttauta handikaldia.
- Ittoia be?
- Lehenaoko ganauen ittoia be dana pinttau eben, ta zorua dana barrixa bota. Ona euen, baiña artian be barrixa bota.
- Ittoientzako karia ez da hoba? Karia ez da hobia ittoian?
- Bai, baiña pinttoriakin in euen, pinttoriakin in euen. Eta betik, hobeto geratu zan hala, lehenago ganauak eukittako lekua.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia