Oñati (Gipuzkoa)

Soroko lanak

Soroko lanak Erremolatxa hazia, arbia eta artoa nola hazten zuten. Amerikarrek egiten dituzten engainuak artale "luze-luze" horiekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erremolatxa hazia, arbia eta artoa nola hazten zuten. Amerikarrek egiten dituzten engainuak artale "luze-luze" horiekin.

Transkripzioa

- Gero baten erein geben erromalatxa hazixa, hemen Txopeko parian, hor Zabandon edo horreik erromalatxakin, horreik holako gauzakin lana, horreik karrerakuak zien, Basilio eta horreik, eta erromalatxa hazixa izugarrixa in xakun, garbantzua lakotxe alia, ederra; hurringo urtien erein euein lau aldiz gehixao, baiña tokau zan zakua […] pixaittia, eskerrak horri, bestela, bueno, bueltaka hari hazixa kentzeia izaten zan zailla, oso zailla, erremolatxa hazixa da gogaikarri parebaia.
- Zer gehixao eukitzen zenduen, zer gehixao ereitten zenduen?
- Arbixak, arbixak be bai, hori be nehikua gogaikarrixa zan, ereitten zeben, leheningo potoluen bastante, gero batzuk atara, gero lau itxi, lau, gero bi itxi, azkenian bi itxitta.
- Baiña hazittarako.
- Arbixa gero jateko, arbi-ondo, bai, baiña arbi-ondo batzuk itten zien, hau baiño arbi-ondo haundixauak, bueno, ikaragarrixak itten zien, ikaragarrixak. Eta, ba, horreik danok baikotza bere epokatan: udabarrixan artua ereitten zan, San Isidro inguruan, eta gero artuak be, hemen artua itten zan izugarrixa, onak itten zien artuak, arto klase ona geukan, biribilla, halako artorik sekula ez jakon amari gustaitten artorik kanbixaitterik, oso klase ona. Oin arto luze batzuk ikusten dittut, luze-luziak arta-aliak, eta neri eskaxak pentsaitten xat horreik.
- Nik ez dakit onak edo txarrak dien, baiña hemenguak ez dira. Hemengua borobilla da.
- Bai, hobia da, horreik Ameriketan be holakuak... Klaro, beste gauza bat be pasaitten da: Ameriketan botaten xaue zurittu arte zeori, hautsori, hona bialketan daue eta gero "label" hemen. Horrenbeste engaiñau bihar gaue horreatio, "vamos, vamos".

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia