Zarautz (Gipuzkoa)

Azoka eta euskara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Azoka aldatu egin da: izan ere, orain baratzea gehiago lantzen da lehen baino. Lehen gehienbat abereak izaten ziren baserrietan. Txikitan eskolan, euskaraz hitz egiteagatik eraztuna jartzen zieten zigor gisa.

Transkripzioa

- Lehendik oraindaiño asko aldatu al da azokaren negozio edo lan hori?
- Bueno, gaur batzan lan asko iten da. Leno basarriyan iten zan dana ganaua, eta artua, ta babarruan, ta horrela. Baiña gaur basarriyan berdura’re asko iten da plaza ekartzeko; leno ez, baiña oain bai. Horregatikan Zarauzko plazako asko irabazi du herriko, basarriko berdurakin.
- Zure ustez, euskarak ba al du etorkizunik?
Hombre! Beti! Zergatik gu euskaldunak nola gean, pues, nahi deu euskeraz zeatzia, hitz eitia ta gure artian, alkarren artian beti hori. Gu txikiyak giñanian, erderaz ez giñakiun, euskeraz dana. Eta guk nahi gendun eskolan pixkat ikasteko erderaz, erderaz’e bai, erderaz ikastia nahi gendun. Ta ordun jartzen zan anillo bat jarri, euskeraz, erderaz ikasteatikan e? Eta deskuidatuta hitz eiten bagendun euskeraz, esaten ziguen: “anillua! Galdu in dezu puntua ta”.

Egilea(k): Maider Aldaz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia