Eskoriatza (Gipuzkoa)

Sutarako egurra bezeroei nola eramaten zien

Sutarako egurra bezeroei nola eramaten zien Egurra nora saltzen zuten. Idiekin kalera eramaten zuen sarritan egurra, bezeroengana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-030-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egurra nora saltzen zuten. Idiekin kalera eramaten zuen sarritan egurra, bezeroengana.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, orduan, Vitorixara bialtzen zenduen egurra. Hemen Aretxabaletan ta Eskoriatzan fabriketara-ta edo, ez dakit, sutarako beste…
- Nik…
- … toki batzutara ez zan saltzen?
- … gero idixekin behin baiño gehixaotan burkada asko erunde nao kalera. Kalien nauken hiru edo lau bezero nauken ta… Kargau hor goixen, hor gorau ondion, e! Ya Araba partien dao ha basua. Ta han kargau ta kamiñuen oingo moduen zerik ez auen…
- Trafikorik…
- Oingo moduen trafikoik, eta idixekin kalera. Ba, biher izeten zien…
- Orduak, ez? Juan eta etorri ein orduko…
- Atsalde osue biher izeten zan, atsalde osue. Burdixe kargau ta bueltie eitten atsalde osue biher izeten zan.
- Eta bezeruak ze izaten zian, partikularrak edo…?
- Bai, ba… edo jentia apopillo eukienak eta horrek biher izeten [aben] asko. Jentia apopillo eukitten euenak eta batzuk [be aazan] ta harek biher izeten euen egur asko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia