Donostia (Gipuzkoa)

Eskola

Eskola Eskolara gutxi joan zen, denera 40 egun ere ez, maistra zahar batekin. Ez zen zorrotza. Mutilak eta neskak denak batera, adin ezberdinetakoak. Damaxa zen maistra.
Eskolara gutxi joan zen, denera 40 egun ere ez, maistra zahar batekin. Ez zen zorrotza. Mutilak eta neskak denak batera, adin ezberdinetakoak. Damaxa zen maistra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu eskolara jun ziñan?
-Nik eskolan berrogei eun pasa gabiak izango ditut. Juntatu eunek, eta berrogei egun pasa gabiak izango ditut, ez det bate gezurrik esango, e! Nik berrogei eun pasa...
-Eta, e, han maistra…
-Maixtra xahar bat genun.
-Nola zun izena?
-Ez dakit ba, umia, ezin dizut esan.
-Ta ze, zorrotza… zorrotza zan, ala?
-Ez, nekin behintzat ez. Nekin ez zan […]. Egiya esan, e. Bazekin nere berri ta. Ez zan izandu.
-Jende asko egongo zan ez zana juten, baserriko lanak…
-Bai, eta garai hartan gaiñea mutillak eta neskak danak baten ibiltzen zien.
-A bai, e?
-Nere gazte denboran bai.
-Ta adina? Adin ezberdiñetakuak elkarrekin?
-Bai.
-Bai?
-Ordun bai, ordun bai. Damaxa zun izena, hara, oaintxe goatu zait, Damaxa. Xar-xar bat, flaku-flaku bat. Soltera zan, gaiñea.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia