Donostia (Gipuzkoa)

Emagin lanetan

Emagin lanetan Partera ere ibili zen, emagin. Azken umea jaio zenekoa kontatzen du, nola bidali zuen ospitalera. Amona eta ama ere hala ibiltzen ziren, baserriz baserri. Erditze denak ezberdinak izaten dira. Nondik heldu, indarra egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Partera ere ibili zen, emagin. Azken umea jaio zenekoa kontatzen du, nola bidali zuen ospitalera. Amona eta ama ere hala ibiltzen ziren, baserriz baserri. Erditze denak ezberdinak izaten dira. Nondik heldu, indarra egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik opizixo asko itut. Ni partera ere ibili naiz.
-Portera?
-Partera.
-Partera? A, bai, e?
-Bai. Nik azkeneko haurra ba al dakizu nola bialdu nun? Krinikara, zera.. Txilborra haurrai... ni juteako jayo zan, txilborra tela puska batekin, zubi batekin in umiai ta haur-laguna lotu zeakin, lixtoiakin iztarrian amai, ta bialdu, in izandu det nik. Azkenengua goguan det.
-Eta nola hasi ziñan ba emagin?
-Amonak. Amak. Amonak. Amona hola ibiltzen zan, etxez etxe ibiltzen zan amona neria.
-Emagin bezela?
-Bai. Enfermera, zea bezela. [...] koño… haurrak, parturako zea, nola izaten dira? Hoik bezela ibiltzen zan asko. Askotan ibiltzen zan hemen, basarrin, hemen garai hartan ez zan zeik eta. Eta harek beti: “Aizan, etorri hai!”. “Aizan, hau, aizan hou!”, eta atzetik segika, txakurra bezelaxe.
-Eta hola ikasi zenun, orduan, begiratuta…
-Bai, nik holaxe ikasi nun, bai.
-Eta ez zan errexa izango ba hori?
-Errexa? Hoixe errexa dala! Hoi baiño gauza errexagoik!
-Bai? Baiña konplikaziyuak ere egoten dia, ez?
-Bai, baii. Partua da oso... hamarrek hamar diferente ditu. Hamarrek, hamar diferentiak.
-Eta ze pauso eman behar dia?
-Ze pauso eman bihar dian?
-Iteko dagonian ya, deitzen... nola abixatzen zuten?
-Ui, auzuak eta izaten giñan ta etxian asko ta...
-Etxera etortzen ziran, esatera?
-Bai. Azkenekua, horkua, ujuka gabian. Juteko ta juteko, ta ama... Ama juteko. Ama’re ibiltzen zan, ta ama orduako izorratu xamar zegon ta esan zian: «Jun hai, neska, jun hai, ez den ixilduko ta!». Gizon bat, gizona etorri zan ta andria goitik ujuka. Jayo zala ta juteko, jayo zala ta juteko, jun nintzan ta halaxe harrapatu nun: jayua harrapatu nun. Ta azkenegua huaxe.
-Eta jaio aurretik harrapatuz gero ze...
-Lagundu in bihar pixka bat...
-Zer iten zenuten? Ura ta jarri?
-Preparatu ta zai egon ta... indarra iten zunian, hoitatik fuerte-fuerte heldu, ta doble indar iten due ta.
-Hortik helduta?
-Bai, hoietatik heldu, ta doble indar iten da. Hua in ta holako gauzak!
-Eta palangana baten ura jarri eta holakorik ez ala bai?
- Ez, ez. Jayo arte ez.
-Jaio arte ez?
-Jayo arte ezer ez.
-Eta zerbait ematen zitzaion, belarren bat...
-Ezta ezer ez.
-Ezer ez. Dana natural.
-Dana natural, garai batian dana natural zan.
-Ta irtetzen laguntzeko umiai...
-Esan dizut pa! Indarra iteko...
-Bai, heldu...
-Fuerte heldu! Iteko.
-Eta tira?
-Tira ez. Sekula, nik bintzat sekula ez.
-Bakarrik irten behar zun?
-Bai. Bakarrik ertetzen zan.
-Eta gero, behin e..
-Oain’e tira ez det uste iten duenik, e. Tira... Katxa... burni batzukin akaso zabaldu o... natural zabaldu pixkat bai, baiño tira, tira ez. Tiratzi hoi oain, len esan detena...
-Eta ez bazun irten nahi, ze iten zan?
-Len bultza pixkat eta, hau in ta tripa igurtzi ta... holako gauzak!
-Eta normalian irteten ziran, ez ? Gehio ala gutxio kostata...
-Bai, bai. Normalian. Nei behintzat asko bai. Etxian ikusi ditut lau, amenak. Amen partuak lau ikusi nitun. Hemen [...] basarri hontan beste bi. Bestia, azkenengua, esan dizut. Hua’re nunbait emakumia’re… gizona etxian ez zun; launbata zan, ez zait aztutzen, eta gizona falta! Umia bazun, orduako alaba bat bazakan txikiya, eta hua etxian, ta bea apuruan auzua etorri zan. Ta auzua etorri zan ta auzokuak gerena, gugana!
-Ta jun ziñeten laguntzera.
-Bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia