Andoain (Gipuzkoa)

Jaioberritan hiltzat eman eta bizirik atera

Jaioberritan hiltzat eman eta bizirik atera <p>Gurasoek nola ezagutu zuten elkar azaltzen du. Amak 21 urte zituela ezkondu zen. 23 urte zituela, Patxi jaio zen, 7 hilabete zituela; zapata-kaxan eduki zuten inkubagailua izango balitz bezala, eta inork espero ez zuen arren, bizirik atera zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoek nola ezagutu zuten elkar azaltzen du. Amak 21 urte zituela ezkondu zen. 23 urte zituela, Patxi jaio zen, 7 hilabete zituela; zapata-kaxan eduki zuten inkubagailua izango balitz bezala, eta inork espero ez zuen arren, bizirik atera zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nondik nora bukatu zuen, ba, hemen? Aittak ezautuko zun ama ta…
- Bai, aittak…
- … amak honea ekarri, e?
- Ama Hernanira jun, lehengusu […] zea batera, eztaietaa, eta aitta morroi etxe hartan egon. Ta handikan ezautu ta danba! ezkondu. Ta ezkondu… 21 urtekin. Amak 21 urte. Ta honea ezkondu zian. Eta 23 urte [zittukanian] ni jaio. Baiño jaio ez, abortua izan zun. Soruan, maiatzian, soruan, bee aittakin ganaukin ittulian zabillela sumatu du —esperuan egon, ta—, sumatu du zeoze ta “ez dek posible, ez dek posible, ez dek posible”, baiño posible izan. Abortua. Eta etorri, ta medikua etorri, ta etxian bertan abortua. Oso txikiya emen nitzan, kilon bat eo hola. Ta zer eman bihar diate? Ta ura azukria nahastu ta kutxarillakin ura ematen emen ziaten. Ta aurrera. Ta bi-hiru egunian biziko nitzala, bi-hiru egunian biziko nitzala, ta gero orduko zea, adelantuba, inkubadora o nola esaten [diyue], gauz hoik? Zer izango ta zapata kaja!
- Ttiki askua ziñan!
- Bai. Zapata kaja ta han goata jarri. Ta zapata kajan, guatian.
- Hara!
- Bai. Eta hortxe hiru o lau egun pasa [nittun] garaiyian, biziik! Seittun hilko nitzalakuan! Ta ze okurrittu zaio amai? Petxun jartzia! Ta ni titi zalia izan ta seittun tiraka hasi! Ta tiraka hasi nitzanian, joe, bizirik atera! Bela hilko nitzala ta… Ta gaur iya larogeta bi urtekin… hara!
- Jesuus!
- Hara! Nik esan dizut historiya badeala nik.
- Abortua ez, ordun, e? Aurrea atea ziñan zu ederki.
- Zazpikiya.
- Zazpikiya?
- Zazpikiya.
- Ta, ordun, zapata kajan ta…
- Zapata kajan, goata jarri ta goata. Orduko adelantuba! Ordun… buf!
- Medikuk-eta esango ziyoen ez ziñala ateako.
- Bai, bai, bai, seguruasko, bi-hiru egunian biziko nitzala. Ta hara! Nola izaten dian gauzak! Okurrittu zitzaien zapata kajan goatakin ta goxo-goxo jartzia ta ura azukriakin nahastuta. Ta hiru-lau egunera, esaten zun, petxun [jartzia] okurrittu zaio ta ni tiraka hasi!
- Harrittuta geldittuko zen.
- Ta etxian, noiz hilko nitzan, hantxe, gurasuak. Danak. Famili osua, dana.
- Bueno, bueno, atera ziñan behintzat eta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia