Donostia (Gipuzkoa)

Esnea eraman eta txerrijana jaso

Esnea eraman eta txerrijana jaso <p>Txerrijana. Donostiara joaten ziren esnearekin, etxez etxe. Zaldiak bazekien bidea. 13 urterekin hasi zen. Tratua. Ama Bretxan egoten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerrijana. Donostiara joaten ziren esnearekin, etxez etxe. Zaldiak bazekien bidea. 13 urterekin hasi zen. Tratua. Ama Bretxan egoten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta txerriei zer ematen zenieten jaten?
- Txerrijana.
- Bai, Donostia etortzen giñan egunero. Eta ordun, ba, etxietan, ba, jasotzen zuten patata-azalak, naranja-azalak... gauza hoiek. Eta guk eamaten gendun etxietaa esnia. Eta han egoten zan mahaian gaiñian o nunbait kazo bat. Eta ya bazenekin ze nahi izaten zuten. Eta batzutan, ba, han egoten zan begira zea, etxekoandria edo neskamia o lo ke sea. Hemen ibiltzen giñan, zentruan. Bueno! Nik askotan esaten diet gure seme-alabai: “Baiña nola ez dakizutela? Hemen jaiyuak zeate ta nola ez dakizutela holako kale nun daon?”. Baiño, klaro, nik ere... Eta aberea, adibidez, pues, ohituta zeon ze portaletan gelditu bihar zun: Garibai kalian, Elkano kalian... Egunen batian zeozergatik ez bazenun etxe hortara jun bihar, ba, beste aldeko riendatik tira bihar ziozun, zeatik hua hara juten zan. Oso azkarrak dia zaldiyak, e! oso azkarrak.
- Orduan, esnia partitzen ibiltzen zineten?
- Bai. Bai. Udaran, ni eskolaa juten ez nitzanian... Bueno, baiño hau pixkat ya zea xamarra nitzanian, haundi xamarra, zeatik zaldi-karruakin ezin da ibili zortzi urteko ume bat. Baiño hamalaukin ta hamahirukin ta hola, pues, bai.
- Eta zu bakarrik hamahiru urtekin?
- Bai. Bai. Hamahiru urtekin bai. Nola ez? Eta ama egoten zan puestuan, berdura saltzen, tratuba saltzen. Orduan “tratuba” esaten zitzaion, ez dakit zergatik. “Tratuba saltzea” o “tratu asko”, “tratu gutxi”. Ez? Bueno, berdura. Eta nik, pues, esne-partiketa.
- Nun egoten zan, San Martin...?
- Ez, Bretxan. Bretxan egoten zan. Bai. Nere ahizpa´re bai, Bretxan egoten da. Eta bueno. Ta gero askotan baita´re gertukuak baldin bazian, Legazpi kalian eo... Grosea ez genun ohiturik, ez giñen juten ezertara. Baiño Okendo, Legazpi, Elkano... hor genitun hartzailliak, gehiyenak. Eta, bueno, ba, ni hola, bueltaka.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia