Errepublika garaiko kultur giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-003-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: DON-003/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Aisia » Kultura » Dantza , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak
Transkripzioa
-Hor, Republika denboran-eta eee… Donostia nahiko euskaltzalia zan, ezta? Nahiko euskal giro…
-Bai, bai, bai. Euskal girua... beti ezautu izandu det nik hemen.
-Antzerkiak eta idazliak... eta dantzak...
-Jesus, batez ere antzerkiak-eta neguan, Santo Tomasetan.
-Uum. Euskal antzerkiak.
-Euskeraz, bai.
-Eta... ze izaten zian, beti hor eee... tokiren baten ero...?
-Zea, Printzipalian, Teatro Printzipalenian. Batzokiyan eta pospoliñean… zea, poxpolina zeon… Kursala, Kursalen azpiyan. Bai, bai.
-Kanpotikan etortzen zan jendia? Irura eta Tolosaldetik eta?
-Bueno, bai. Harren… hori iruratarra da, ez da donostiarra nere emaztia. Ta bere aita ere hangua zan, eta handik etortzen zian teatrua itea Donostira.
-Eta euskeraz izaten zan?
-Noski!
-Eta zer zian, konpañiak ero…?
-Eeez. Ez, ez, ez. Herriko jendia! Batzokiko jendia-ta… bai.
-Batzokian-eta giro kulturala…
-Bai, bai.
-Dantzak eta antzerkiak-eta izaten zian, ez?
-Bai. Hemen famatua izan zan gerra aurretik Padre Laborda. Ez dakit nungo... apaiza zan, baiño ez dizut esango ze parrokikua. Eta hura zan poxpoliñen buru iten zuna. Horrek beti zaintzen zun eta aintzen zun dana. Padre Laborda.
-Dantzak.
-E?
-Dantzak-eta gehienbat?
-Dantzak. Txikitandik, e!
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!