Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde
Donostia (Gipuzkoa) (1926-2017)
Biografia
Gros auzoko Artetxe Jenerala kalean jaio zen, eta hantxe bizi da orain ere. Aita donostiarra zuen, eta gerra aurretik Moderno garajean egiten zuen lana. Ama Urretxukoa zen, Donostiara neskame joana. Gerra aurretik Etxaide kaleko ikastolara joan zen Miren Josune, eta baita Iñaki Deunaren ikastetxera ere, Grosen bertan; euskaraz ikasten zen bietan. Gerraostean, berriz, Elizaranera joan zen, mojetara. Zazpi senidetan bigarrena, anai-arreben kargu egitea egokitu zitzaion nerabezaroan. Aita hirutan sartu zuten kartzelan, gerraostean, eta ama nahiko gazte hil zitzaien. 14 urterekin izebarekin josten ikasten hasi zen, etxean. Denak koskortuta zeudela, 39 urte zituenean, andereño hasi zen Zarautzen, ikastolan. Bi irakasle, 100 haurrekin. Lau urte egin zituen han, eta ondoren 23 Martutenen. Magisteritza titulua atera zuen, bere kasa, lana egiteari utzi gabe. Ezkongabea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-044 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute