Donostia (Gipuzkoa)

Groseko lanbideak

Groseko lanbideak Aroztegiak. Ikazkinak, San Frantzisko kalean. Portaletan, zapata konpontzaileak. General Artetxen, alpargata lantegia. Fideo lantegian, emakumeak. Tabakalerako lana; ondo irabazten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-044-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aroztegiak. Ikazkinak, San Frantzisko kalean. Portaletan, zapata konpontzaileak. General Artetxen, alpargata lantegia. Fideo lantegian, emakumeak. Tabakalerako lana; ondo irabazten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dezu arotzak zeudela asko, aroztegiak?
- Aroztegiyak, gero eraman zituzten denak kanpora, ba hor Hernani, Astigarraga...
- Eta ikazkiñak eta, bueno...
- Ikazkiñak ere baita bazeuden, hemen'e. Beste kale hontan, San Francisco kale hontan ere, klaro, etxe habek berriyaguak dira, hemendik gora, ta hoiyetan zegon ikazkiña'e baita. Ta hori dena bota zuten ba etxiak iteko, ta lantegiyak bialdu zituzten kanpora.
- Eta zapata-konpontzailleak eta ere egon zian?
- Bai, portaletan'e bai, egoten zian.
- Portaletan, lanian? Eta kalian? Ez.
- Kalian ez, baiño portaletan hemen San Franciscon nik ezagutu nun. Eta beste kale hortan ere bai.
- Eta orduan erabiltzen zian, ze erabiltzen zian, alpargatak eta?
- A, zegon hemen'e baita, General Artetxeko orain esan dizuten numero hortan, leheno ez zian numeroak, hor zegon alpargateri bat, fabrika.
- A! Fabrika e? Eta zer zeuden hor lanian, emakumeak ala gizonak?
- Ba ez dakit emakumeak lana egiten zuten. "Fábrica de fideos" 'e baita zegon hemen nunbait, ta hara joaten zian emakumeak. Ta gero ba Tabakalerara. Joera asko zegon, ba, Tabakalerako lana zan...
- Zigarrerak?
- Zigarrerak zian bitxiak, ondo irabazten zutenak eta...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia