Aita kartzelan zen bitartean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-044-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: DON-044/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Politika » Politika eta Franco
Transkripzioa
- Aita kartzelan zegon bitartian, zuek nola atera ziñeten aurrera? Seme-alaba asko ziñaten eta...
- Ba beira, ba gure aita ordurako, ba... Itxoin, eske... "Eléctrica urumea" hortan zeuden enpresa gehio, Hernaniko fabrika iriñarena, "Loinaz y Ubarretxena" zan entidade bat ez? Eta ordurako gure aita jarri zuten ya kontable, ta kajero ta dena ez? Eta orduan, ba, nagusiyak, nahiz monarkikoa izan, pasa zigun soldata, soldata minimoa ba... mantentzeko lain bai.
- Horri eskerrak orduan ez?
- Eta bera esaten dizut monarkikoa zan e?
- Baiña jende ona ere badagola.
- Ba bai, eta berarekin jun zian nere anai zaharrena, eta ama ta izeba Talavera de la Reinara behin batean ama ikustera.
- Aita ikustera.
- Oi, aita ikustera.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!