Donostia (Gipuzkoa)

Uracan lantegian lanean

Uracan lantegian lanean <p>Nahiko berandu hasi zen andere&ntilde;o. Anaiak ezkondu zirenean. Uracan lantegian egin zuen lana. Tailaka lan egitea orduan hasi zen. Denda zuten, Bengoetxea kalean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nahiko berandu hasi zen andereño. Anaiak ezkondu zirenean. Uracan lantegian egin zuen lana. Tailaka lan egitea orduan hasi zen. Denda zuten, Bengoetxea kalean.

Transkripzioa

-Eta zu, andereño, andereñua zea? Eta nolatan hasi ziñan andereño lanetan?
-Bueno, ba hori, hasi nintzan ni ba, nahiko berandu, nahiko berandu ba ya nere anaiak ezkondu ziranian eta tal, nik beti pentsatzen nun "Ni lanea jungo naiz", nere ametsa zan lanea jutia, eta berdin zitzaiten fabrika batian lana itia. Eta gaiñera hori, gero ere hasi nintzan, Uracanen lan egin nun. Uracan zan "fábrica de impermeables" ta "costura" ta. Ta orduan etorri zan e, "prêt-à-porter" moda, sortu zan, "prêt-à-porter" da, taillaka. Ez dena neurrira ta frobatu ta hori.
-A, hori "prêt-à-porter"...
- "Prêt-à-porter" sartu zan ni taillerrean nitzala, ta zan taillaka. Tailla bat, ba, da hiru zentimetro gehiyo bestia baiño. Orduan zan, fabrika zan.
-Uracan horretan, zein zan zure lana?
-Ba denetatik egin nun, egon nintzan makinista, egon nintzan mangak iten, han lana iten zan katean. Zuk iten dezu mangak, nik kueilloa, bestiak gona, bestiak... "en cadena".
-Bai, eta taillaka orduan ez, taillaka?
-Bai, bai.
-Eta ze, gero nun saltzen zan hori edo?
-Denda zuten.
-Denda zuten? Eta nola zun izena dendak, Uracan?
-Bai.
-Uracan, eta nun zeon denda hori?
-Ez dakit oaindik'e dagon nunbait. Nun zegon, e, ni egon nitzanian zegon, kale hori da, Bengoetxea, ateratzen dana Kontxara, oain zapateri bat dago uste det hor. Gero Egian jarraitu zun fabrikak, ta oain [...] ez dakit zer egiten duten.

Egilea(k): Eli Agirre

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia