Jesus Mari Arrieta Sagasti
Donostia (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
1958an apaizetarako ikasketak hasi zituen Donostiako apaizgaitegian. 1965-1969 bitartean Euskal Herriko Historiaz ikastaroak eman zituen Gipuzkoako zenbait herritan. 1970ean apaiztua izan zen Azpeitian eta Eibarko Salbatore parrokiara bidalia. 1970 eta 1981 bitartean, parrokiako lanaz gainera, zenbait idazlan eta itzulpen-lan egin zituen, bertako ikastolaren sorreran parte hartu zuen, baita euskararen irakaskuntzan ere ikastetxeetan eta gau-eskoletan. Euskal Udalekuen sorkuntzan ere esku hartu zuen. 1981 eta 1990 bitartean Mutrikuko parrokiara bidalia. Zenbait idazlan egin zituen eta Elizen arteko Bibliaren itzulpen-lanean esku hartu zuen. 1990az geroz Donostiako Apaizgaitegi Nagusiko Errektore izan zen. Elkarrizketa garaian, Tolosako parrokoa zen.
Bere argitalpenen berri idazleak.org gunean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-149 | 2012 | Antzin eta Urdirozko udalekuen historia | Juan Martin Elexpuru - Estepan Plazaola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute