Donostia (Gipuzkoa)

1980, Beiretik Goñira

1980, Beiretik Goñira <p>Beiren 79ra arte egon ziren. Jabeek saldu egin behar zuten etxea eta eurek ez zuten dirurik erosteko. Han bertan izan zuten Go&ntilde;iko etxearen berri. Ikusi eta asko gustatu zitzaien. Auzolanean konpondu zuten etxea. 1980an hasi zuten udalekua eta hor jarraitzen du. Esperientzia ona Go&ntilde;i.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-149-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beiren 79ra arte egon ziren. Jabeek saldu egin behar zuten etxea eta eurek ez zuten dirurik erosteko. Han bertan izan zuten Goñiko etxearen berri. Ikusi eta asko gustatu zitzaien. Auzolanean konpondu zuten etxea. 1980an hasi zuten udalekua eta hor jarraitzen du. Esperientzia ona Goñi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta Beiren eon giñan ba 79 arte. 79an ba esan ziuten ba etxe hura salgai jartze(n) zutela, ezin zutela han jarraitu, ya hustua zuten ordurako, azkeneko bizpahiru urtetan, hustua zuten etxea, ez zeon komunidaderik. Eta orduan ba, ibili giñan, erosiko ote deu, ez ote deu, ze ingo ote deu honekin, baiño guk diru askoik ez genuen, doi-doi ba familik emate(n) zutena ta gero ba bueno borondate oneko jendea ba garai hartan asko launtze(n) ziguten ba adibidez Eibarren Juan San Martinek eta, holako batzuek ba, jo dezagun hara ta jo dezagun harengana ta beste harengana ta, (…) batek zeoze eman ta besteak zeoze eman ta euste(n) genion, nola hala baiño klaro, ba hogeita hamar millioiko zea itteko ez, erosketak eiteko ez, inbersioa ezin gendun egin, uste det holakon bat zeoze zala, hitz egin genduen baiño ez, ez gendun modurik ikusten eta orduan hain zuzen, azkeneko urtetan noa jo ez genduela hango fraile baten etxeko batzuk esan ziuten: “Ba guk badeu famili artean Goñin, ba hola baserri haundi bat, etxe haundi bat dute ta bueno salgai dao, ez da iñor bizi ta…”. Bueno holaxen, goatze(n) naiz ni, nola joan nitzan, 79an izango zan udaberrian, ba etxe hori ikustera, ta benetan ba bueno ba, sekulako zea zan, baserri haundi bat, hutsa, eta bueno eakutsi nien ekipokoei, ba bueno beste erremedioik ez deu. Ekintza honekin jarraitzekotan eta ikuste(n) genuen interesgarria. “Ez deu beste erremediorik, etxe hori hartu ingo deu”. Eta ba haren aldean Beireko haren aldean ba askoz ere gutxigo kosta zitzaigun, hala ere beti kosta zan, bai, batez ere etxea erostea ta konpontzea, karo, antolatu in behar zan, udaleku bihurtzeko. Eta bueno, langilleak ekarri behar izan genittun noski, teillatu ta, hormak botatze ta eraikitze ta, sukalde eta bueno, danak antolatzeko baiño, ekipo ona’re bildu zan, auzolanean lan egiteko, astero-astero asteburutan joan eta, bueno danok ein deuna, ezta? Antolatu ta garbitu ta prestatu ta… Geo Beiretik gauzak eraman ta, bueno holaxe 80an, ba… erabat bukatu gabe baiño, hasi ahal izan genuen udalekua han, Goñin. Alde haudia zeon ba Beire oso toki, alde batetik ba zelaia da, Erribera, hau berriz ya menditsua, basoa… eta hura oso beroa, Goñi berriz, bai, badittu egun beroak baiña gehienetan frexkoak… baiño bueno, ingurua ezberdina da, orduan horrek beak behartu gintuen ba, nolabait gure egitarauak-eta, berriz ere ba, egokitzera, han zen beharretarako ta, bueno. Nik uste beti izan dala, Beire’re bai ezta baiño Goñi’re esperientzia haundiko jendea, oso gustora, esperientzia ona atea duen, eraman duen lekua, eta bueno hor jarraitzen du, martxan da…

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia