Donostia (Gipuzkoa)

1969, "Euskal Udalekuen" sorrera

1969, "Euskal Udalekuen" sorrera <p>1969an ipini zioten Euskal Udalekuak izena. Bulego txiki bat ere jarri zuten bere etxean, Donostian, Jon Harrieta anaia zen idazkaria. Jende asko biltzen zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-149-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1969an ipini zioten Euskal Udalekuak izena. Bulego txiki bat ere jarri zuten bere etxean, Donostian, Jon Harrieta anaia zen idazkaria. Jende asko biltzen zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bueno momentu hartan goatzen naiz, hiruroeita beatzia o holakon bat izango zan, bueno ba... pixka bat gure nortasuna o zea o izena're jarri behar izan geniola, ta bueno ba orduan esaten gendun ba, "Euskal Udalekuak", holaxe sortu zan izena, Euskal Udalekuak jartzekoa. Geure bueno bulegotxoa're in gendun goatzen naiz, nere etxean ein nun Donostiako etxean, eta anaia ba jarri gendula idazkari, eta beak jasotzen zittuzula izenak-eta, gero zabalkundea berriz ba momentu hartan ba nundik noa eskeiñi ta goatzen naiz ba soziedadetara, herrietara're biali genuela, listiña hartuta ta bueno, ahal gendun bezela, baiño Saturraranen, bai hiruroeita zortzia izango zan aurrena, bai, hiruroeita zortzian ta beatzian, ni han eon nitzan urtetan ba, asko biltzen zan haurra eh, asko, ehundik gora igual! Eta klaro, hola sortzeko, ezaguna etabar ba, harritzekoa zan baiño, biltzen zitzaigun jendea!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia