Donostia (Gipuzkoa)

1973, Abaigar eta Antzin

1973, Abaigar eta Antzin <p>Abaigarren etxea erosi eta konpondu zuten. 1973a izan zen lehen urtea. Urte berean hasi ziren Antzinen, etxea alokatuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-149-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abaigarren etxea erosi eta konpondu zuten. 1973a izan zen lehen urtea. Urte berean hasi ziren Antzinen, etxea alokatuta.

Transkripzioa

-Eta, ba Manuel Berasterrek esaten zian ba: “Hemen ez gaude ondo ta beste zerbait bilatu behar diagu ta…”. Han-hemenka billa, oain ez dakit /eztakit/ esaten nola baiño garai hartan kilometro asko iten gendun billa, ba azaldu zan etxe bat Abaigarren, ta azkenean ba han ta hemen eskean ibilli ta gero, erosi genuen Beireko, o Abaigarko etxe hura, konpondu ere bai, eta Abaigar ba, ez dakit /eztakit/ hola ziur esaten baiño, 72an o 73an hasiko zan lehenbiziko aldiz, hortxe izango zan 72-73. Ta aldi berean, besten batzuk aurkitu zuten, alokairuan hartzeko, Antziñen etxe bat, maistraren etxea o emen zan. Ba bueno izan gendun gure ezatabaida ba baietz, ezetz, izango ote genuen denei erantzuteko kabia, Antzin hartu ezkeo ya hirugarren etxea zan, Abaigar ta Antzin, ta batzuk zalantzan giñan ba bueno, erantzuteko moduan izango giñan, beste batzuk baietz, azkenean Antzingoa’re ba 72-73an ez bazan hurrengo urtean hasiko zan…
-DVDan agertzen da…?
-Urte berean hasi zen, ezta? Bai, Abaigar eta Antzin, bai, urte beretsuan izango zian. Urte berezia zan hura, ba “estado de excepción” haietako (…) zeon tartean eta, bai nahiko gorabeherak izate(n) genittun hortako, baiño hala’re…
-73 ingurua, ezta?
-Holakon bat, 73a uste det zala, 73a.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia