Bidaniko eliza Muñoak egina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BID-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bidaniko eliza Muñoa izeneko gizon batek egin omen zuen bere poltsikotik ordainduta. Lehengo eliza zaharra hilerri inguruan omen zegoen. Miserikordia ere bazegoen Bidanian eta Muñoak jarri omen zituen bertan mojak, gaixoak zaintzeko. Muñoatarrak nazionalistak ziren eta gerra-garaian alde egin zuten herritik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: BID-008/019
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
Hemen Muñoan historiya kontatu al dik iñork? Bidaniko elizana, ez al dizue kontatu? Eliza hori gizon batek bere kontura ein zun e! Bere boltsikutik! Muñoa. Hor eliza zaharra, han kanposantua badago, ba? Hemen, moja, apaiz etxiak ikusten dituzu, gero Bengoetxe… zuek ikuste dezue han, han etxe berriya, illun bat badago ba, etxe berri-berriya inda oaiñ? Belazia oain ebaki berriya badago ba oaiñ? Kanposantua han dago, lehengua, bueno, kanposantua han dao… eliza lehengua han dago, eliza eta palaziyua, bakizue zein da Lizasoaiñ baakizue…? Hua, Lizasoaiñ, aberatsa eta Muñoa hori hemen ez dakit nun biziko zan, Amerikan partida haundiya in emen zun-ta. Ta han eliza berriya ein nahi zuen eta han Muñoa horri ez ondo iruditzen han ta Lizasoaiñek begiya hartu ta baietz, lehengo izaera ta lehengo zerara, hemen beste honek ezetz. Auzitan bukatu zuen ta Muñoa horrek irabazi zun tokiya hua´re ez zala hua´re ona, baiña hemen ein zun eliza, oaiñ ein du eliza hau, betelanak ein ta zera haundik. Hori, Muñoak —nik ezautu nun— arkitektua beria berekin ta dana konpletua zan. Moja etxek… Miserikordi etxia Bidanin´e badao e! Hori ez dizue iñok esango! Moja etxia baakizue zein dan? Baakizu? Hori Miserikordi etxia da, e! Ta hor mojak jarri zittun Muñoak jornalakin gaixo zerenai gaua pasatzeko mojak, basarritan gaixo bat badao —gizon edatetu bat edo gaztia igual— gaua han pasatzeko ta laguntzeko jarri zittun Muñoak hor mojak. Zenbat ez dakit. Ta zahar etxia hori.
Egilea(k): Urtzi Reguero
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!