Bermeo (Bizkaia)

Etxe berean abertzaleak eta errepublikazaleak

Etxe berean abertzaleak eta errepublikazaleak <p>Bitoreren aitona-amonak errepublikazaleak ziren, baina bere gurasoak abertzaleak. Anitaren amona abertzalea zen, bere senarra, ostera, errepublikazalea; hala ere, sekula ez zuten arazorik izan. Horrelako hainbat kasu egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-082-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bitoreren aitona-amonak errepublikazaleak ziren, baina bere gurasoak abertzaleak. Anitaren amona abertzalea zen, bere senarra, ostera, errepublikazalea; hala ere, sekula ez zuten arazorik izan. Horrelako hainbat kasu egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bitore: Bai, beti ezetu dot nik berrota, larota bost urte dakotaz beti ezetu du nazionalistie, ezetu dot. Ta gure amak, gure ama ekar dauinien Begoñatik, famili ezan da, danak republikanuk, ta gure ama nazionalistiek urten ezan dauen. Ta aitxe bere ezan da, handik ekarrikue, Begoñatik, ta famili guzti guztidxe ezan die republikanuek ta nire aitxe ezan da nazionalistie. Ia zelan, ia zelan ezan lei hori!
- Zelan ezan lei hori?
- Bitore: Hori diñot ba. Ba bidxek nazionalistek ezan diez, bidxek “a matar, a matar, matar”. Hauri okin dxu ona, aitxe ezan bazan nazionalistie ta ama ezan bazan beste bat...
- Bariedadie etxien.
- Bitore: E?
- Bariedadie.
- Bitore: Bai, baie pellikan.
- Anita: Baie nik okin dxoten abuela nazionaliistie ta atxitxe errepublikanue. Bai. Ta gure atxitxek dxaten ezan dauen Artxandan, beran denpora guztidxen, etxetik eruten ezan tsoien. Bertan Miramar dauen lekuen orain, eruten ezan dotsoien dxatekue berana, ta hareri etxiek eruten ezan dotsonak beti imintzen ezan dotson lazue errepublike, nazionalistina. “Han" kuadrilliek, "han datortsu Konstantino, auntxek alabie, lazue dakortsu auntxek be ez daitz zer" beste bueltan ostabe logek, beste bueltan ostabe gure tiek. Gure amumak imin ezan dotson.
- Bitore: Ta badau matrimoniñue Bermion gorridxen eh...
- Anita: Ta diño gure aitxek esaten ezan dau eguno be etxien ez daula okitzen zan.
- Bitore: Ta hori, zera, Mendi ta andrie.
- Anita: Baitze, harek be bai.
- Bitore: Andriek imintzen ezan dotson pantolanak republikanuek.
- Anita: Bai.
- Bitore: Esaten zantson gizonari: "Zu etor biher zara /bizara/ hauna!"
- Anita: Klaro, errepublikanuen kantzontzilluek, pantalonak.
- Bitore: Andrie errepublikanie ta gizona nazionalistie. Zelan bizi ezan garizen gu!

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia