Bitore Urkijo Egarista Palanka
Bermeo (Bizkaia) (1925-2019)
Biografia
Torronteron jaio eta hazitakoa da Bitore. Gurasoak Urikoak zituen, Begoñakoak, baina Bermeon hazitakoak. Bost neba-arrebatatik laugarrena izan zen. Eskolara gutxi joan zen eta gerra sasoian bizipen gogorrak bizitzea egokitu zitzaion. Bere ama Emakumeen batzako kidea zen, eta Agirre Lehendakariaren espia izate egotzi ziotenez, denbora luzez izan zuten kartzelan. Bitartean, zazpi urteko ahizpa txikiaren kargu egin behar izan zen Bitore, aita gainerakoekin ebakuatuta joan baitzen. Areetan (Getxo) inude bezala egon zen urte betez seme-alabak etxean utziz. Herririk herri aritzen zen arraina saltzen. 10 urtegaz hasi zen saregin lanetan eta jardunbide horretan aritu zen gero ere maistra bezala. Senarrak beste bazkide batzuekin baporea izan zuen. Bere lagun Anita Larraurirekin batera egin zitzaion grabaketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-082 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-091 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-092 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute