Bermeo (Bizkaia)

"Señor guardia, estas dos son peligrosas"

"Señor guardia, estas dos son peligrosas" <p>Gerra hasi zenean, Bitoreren ama preso hartu zuten eta bera egin zen ahizpa gaztearen kargu. Batzokia falangistek zuten hartuta eta bertara joan behar izaten zuten jateko bila, baina "Se&ntilde;or guardia, estas dos son peligrosas" entzun eta etxera bueltatu behar izan zuten jan barik. Fabrika batera joaten ziren jateko bila, kokoduna ere berdin-berdin jaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-082-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Bitoreren ama preso hartu zuten eta bera egin zen ahizpa gaztearen kargu. Batzokia falangistek zuten hartuta eta bertara joan behar izaten zuten jateko bila, baina "Señor guardia, estas dos son peligrosas" entzun eta etxera bueltatu behar izan zuten jan barik. Fabrika batera joaten ziren jateko bila, kokoduna ere berdin-berdin jaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gerrie urten zaniko?
- Bitore: Zelan, gerrie etor danien ba, nik gurasugaz bapez ez dot okitzen zan. Gurasuek kartzelara erun dauie ama, ta etxien neu ta aiztetxu bakarra, illun-illun argirik bez, illun-illunetan. Ta dxuen dxaten batzokire ta batzokidxen oten zan da komedora lez emoten jentieri dxaten.
- Anita: Orduen dana ezan da Falangina ta.
- Bitore: Ez du lez okin guk, nik ez dote lez okin dirurik, ai aiztetxue sartziko dxuen aiztie halan agarrata ta bermiotarrak "Señor guardia".
- Anita: Koziñekuek.
- Bitore: “Señor guardia esta y esta peligrosas" Agarra ta kanpora.
- Zazpi ta hamabi urtekuek “peligrosas”?
- Bitore: Bai, ta negar, dxun ohire ta negar.
- Ta dxan?
- Bitore: Dxan gero, fabrike batera, han goidxen on diz, zera, Alunera. Ta hara dxuten zangaran dxaten. Lentejie kokodune be dxan, ez du okin etxien ezer ta.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia