Soraluze (Gipuzkoa)

Errepublika etorri zenean

Errepublika etorri zenean <p>Errepublika garaia. Zortzi urte zituen errepublika etorri zenean. Limak pikatzeko tailerra zegoen etxe azpian. Puntua egiten ari zen, ikasten, eta errepublikazale batek eskatu zion bandera egiteko. Balkoian jarri zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaia. Zortzi urte zituen errepublika etorri zenean. Limak pikatzeko tailerra zegoen etxe azpian. Puntua egiten ari zen, ikasten, eta errepublikazale batek eskatu zion bandera egiteko. Balkoian jarri zuen.

Transkripzioa

-Republika denporia akordatzen jatzu Plazentzian?
-Bai, bai.
-Zela sortu zan-eta, lenengo egunak-eta? Igual txikixa izango ziñan.
-Txikixa. Zortzi urte neuzkan. Pentsaizu, gure beekuak, han "Pikalimas" orduan, Pikalimas, tailler bat zeuan behian, eta /da/ limak pikatzen. Zuk ez ziñuan ikusiko.
-Asko ez.
-Ez oiñ aspaldian. Orduan bai. Orduan aprobetxatzen zien. Eta /da/ oiñez eruaten zittuen Eibarrera ta Elgoibarrera. Zer esan biha neban?
-Republikia.
-A, eta harek esan ostan, ni puntua itten orduantxe, puntua ikasten. Nik nahi neban puntua, ikasten-eta /da/. "Ai, cómo se hace esto?". Harek gizon harek, republikanua zan bera, itxuria. Itxuria ez, zan. "Oye, me vas a hacer punto? Una bandera". "Una bandera, de punto? Yo no sé hacer punto. Poco sé yo". Eta ekarri zostan lanak, eta zerak, agujak be /pe/ bai, eta in neban halakotxe tira bat. Eta /da/ palo haundi bat ipiñi zaban balkoian. Horretxekin akordatzen naiz, etxat ahaztuko sekula be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia