Bergara (Gipuzkoa)

Mariaren Lagundiko mojak eta "hermanita"k

Mariaren Lagundiko mojak eta "hermanita"k <p>Mariaren Lagundiko mojen artean mailak zeuden: mojak eta "hermanitak". Mojak dotea zutenak izaten ziren, eskolak ematen zituztenak eta gaztelaniaz hitz egiten zutenak. "Hermaniten" artean, berriz, inguruetakoak ziren asko, euskaldunak; haiekin harremana euskaraz izaten zen. Mojen artean, asko espainiarrak ziren, baina bazeuden bertako nazionalistak ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-364-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mariaren Lagundiko mojen artean mailak zeuden: mojak eta "hermanitak". Mojak dotea zutenak izaten ziren, eskolak ematen zituztenak eta gaztelaniaz hitz egiten zutenak. "Hermaniten" artean, berriz, inguruetakoak ziren asko, euskaldunak; haiekin harremana euskaraz izaten zen. Mojen artean, asko espainiarrak ziren, baina bazeuden bertako nazionalistak ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Begoña Iturbe: Gero, monja artian be bai nik uste dot oin berriz azkenengo urtetan egon dala giro euskaldunaua lehen baiño, ze hona etorri izan zien, nik uste dot, ze gu juaten giñan monjak bizi dien tokira, eren etxera, eta erak eurak euren artian euskeraz eitten zeben, lehen ez zana gertatzen.
- Begoña Kapanaga: Baiña eske hor monjen artian be pasatzen zan... zeren...
- B.I.: Bueno, klaro, diferentzia.
- B. K.: ... bi motako monjak: zeren monjak eta hermanitak.
- B.I.: Hermanitak.
- B.K.: Hor be klasiak zeren. Orduan, monjak zienak eta klasiak ematen zittuztenak horrek zien, ba, gertautako zerak ta horrek eitten zeben erderaz, ta zien –esatera noia– zien erdeldunak. Baiña “hermanitas” artian asko zien ingurukuak edo bertakuak; orduan, eren giruak ez zeukan zerikusirik beste monjekin.
- B.I.: Euskeraz itten zeben.
- B.K.: Horrek itten zeben euskeraz. Orduan, gu joaten baziñan sukaldera edo sartzen baziñan giru horretan, monja horrekin beti eitten giñuan euskeraz. Horrek zien hermanitak. Monjekin ez, horrekin bai. Ta eren artian zeuen kriston aldia.
- B.I.: Bai, baiña eren... monjan artian be bai, bazeren diferentziak, ze bazeren batzuk nahiz eta… karo, hor zauan... dotia bazeuken, zien las...
- B.K.: Monjak, monjak.
- B.I.: ... las... elegantiak. Eta bestiak, dotia ez zeukenak, hermanitak.
- B.K.: Hermanitak
- B.I.: Baiña hor dotia zeukenen artian be bai bazeuan diferentzia, ze bazeren bertakuak, ba, donostiarrak, bilbotarrak eta hemen ingurukuak, eta horrek zien nazionalistak nazionalista, eta, berriz, beste batzuk ba…
- B.K.: Nazionalist... nazionatistak bai...
- B.I.: ... ba zien “fachistas”, “fachistas”.
- B.K.: ... eta beste batzuk zien espaiñolitak
- B.I.: Hori da. Hor euren artian be bai zauan...
- B.K.: Zauan... Espaiñolak zeren asko eta hamengo...
- B.K.: Hemenguak bertakuak euskaldunak zienak be bai zeren, bai, bai.
- Baina klasiak emuten...
- B.I.: Erderaz.
- B.K.: Monjak. Hor zeren monjak. Hermanitak hor ez zien sartzen.
- B.I.: Ez.
- B.K.: Orduan, horrek zien… Eta batzuk errespetauko zeben gehixau geuria eta beste batzuk ez.
- B.I.: Hori da, hori da.

Egilea(k): Zaloa Gerenabarrena (Gernika Gogoratuz)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia